Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Malmasin mendia

Naturagune nabarmenak - Gailur nabarmenak

Gailur nabarmenak

Malmasin mendi txikia (362 m) Ganekogorta mendigunean dago kokatuta, euren artean A-68 autopista badago ere. Bizkaian oso ezaguna da, azpitik zeharkatzen duen A-8 autopistako tunelari ematen diolako izena.

Mendi honetatik, Nerbioi-Ibaizabalgo behe-arroa kontrolatzen da Abrako bokaleraino. Bertan, hain zuzen ere, Burdin Aroko herrixka gotortua egon zen (K.a.-ko II. mendea), babes-atalen aztarnek eta lubaki moduan indusitako zulo zentrokideek adierazten diguten bezala.

Horrez gain, zenbait zantzuk berresten digutenez, Erdi Aroan ere egon zen okupatuta. 1179. urtean, hain zuzen ere, Malvezin gaztelu moduan aipatzen dute Gaztelako Alfontso VIII.ak eta Nafarroako Antso Azkarrak sinatutako adiskidantza-agirian.

Renfek Arrigorriagan edo Ollarganen dituen geltokietatik, PR-BI 15 mendiko ibilbide txikian zehar, Malmasin mendiko gailurrera iritsi ahal izango gara. Oinaldean, Bilboaldeko Montefuerte Parkea dago, eta jolasguneak, mahaiak, erretegiak eta eserlekuak daude bertan.
 

Lekupena

Arrigorriaga, Basauri

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea. Basauri A-3632 (Atxukarro Industrialdeko geltokia). Arrigorriaga A3632, A3622, A3613, A3918, A3641, A2611, A3919, A3920, 3928 eta 3929. Bilbobus: 50. eta 56. lineak.

Metroa: Bolueta.

Trena: Renfe aldiriak (Arrigorriaga, Ollargan) eta Euskotren (Bolueta).

ERREPIDETIK
Ez dago errepidetik bertara iristerik. Arrigorriaga, Basauri edo Bilbotik igo ahal izango gara bertara.

Materiala eta estekarak

Gora