Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Pontoia okindegia

Kultura baliabide nabarmenak - Kultura interesguneak

Kultura interesguneak

Gaur egun, Abusu ikastola dago eraikin honetan, baina XVIII. mendearen amaierako proiektua da, eta Pontoiko udal-okindegia egon zen bertan. XIX. mendeko bigarren herenera arte, ogia zein gailetak egiten zituzten bertan. Eraikin horren alboan, errota, aletegia eta egurtegia zeuden, multzoaren osagarri.

Pontoia Bizkaiko lehenengo eraikuntza industrial adierazgarria izan zen. Alexo de Miranda arkitekto gipuzkoarrak egin zuen, eta oso ospetsua izan zen Euskadiko neoklasizismoan.

Bilboko erdialdetik, itsasadarreko eskuinaldetik doan Kañu pasealekuan zehar iritsiko gara Pontoira.
 

Lekupena

Bilbao

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bilbobus: 50. linea (Buia-Abusu) eta 56. linea (Abusu-Jesusen Bihotza).

Trena: Renfe aldiriak, C-3 linea, La Peñako geltokian.

ERREPIDETIK
A-8 autopistako Bilbo / Miraflores irteeran, San Adrianerako saihesbidea hartuko dugu. Ondoren, Askatasuna hiribidetik jarraituko dugu Abusu auzora iritsi arte.

Erantsitako agiriak

Itsasadarreko industria ondarea (Gazt.) (161,48 KB)

Materiala eta estekarak

Gora