Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Meñakozeko pillow-labak

Naturagune nabarmenak - Geologia interesguneak

Geologia interesguneak

Pillow hitzak “burkoa” esan nahi du ingelesez. “Laba-burkoak” izeneko haitzek morfologia biribila daukatelako hartzen dute izen hori. Hain zuzen ere, itsaspeko erupzio bolkanikoetan sortu dira, eta laba azkar baino azkarrago hozten da ura ukitzen duenean. Kuxinen zarakar beirakara apurka-apurka solidotzen da barrualderantz, eta geruza zentrokideak sortzen dira. Nukleoa astiro-astiro hozten denez, are gardenagoa da. Batzuetan, bakuolak ikusi ahal izango ditugu, eta, zenbaitetan, kaltzitaz beteta egongo dira.

Pillow-laba berde ilun horiek Meñakoz senaiako mendebaldean daude kokatuta, eta itsasorantz barruratzen den 15 inguru metroko altuerako barra harkaiztsua eratzen dute. Beraz, itsasbeheran baino ez daude ikusgai.
 

Lekupena

Sopela

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: A3451. linea (Areeta-Armintza). Geltokia Ander Deuna baselizatik hurbil dago.

ERREPIDETIK
Bilbotik, BI-637 errepidea hartuko dugu Berangoraino. Gero, BI-634 errepidetik jarraituko dugu Sopelanaraino. Bertan, BI-2122 errepidea hartuko dugu Meñakoz hondartzarako saihesbideraino. Hain zuzen ere, Ander Deuna baseliza igaro eta metro gutxira aurkituko dugu ezkerretara, Barrikako Goierri auzora iritsi baino lehen.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora