Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

La Galeako plataforma

Naturagune nabarmenak - Geologia interesguneak

Geologia interesguneak

Galeako marearteko plataforma erlieberik gabeko zabaldia da, eta, itsaslabarretan hasten bada ere, barruko alderantz hedatzen da.

Egitura honek aukera paregabea eskaintzen digu, gure lurraldeko historia geologikoaren zati bat interpretatzeko eta gertaera bitxienetakora hurbiltzeko: itsas mailaren aldaketa historia geologikoan zehar.

Izan ere, gaur egun Galea lurmuturrean osteratxoak egiteko aukera ematen digun zabaldi handia duela 50.000 eta 100.000 urte arteko itsas hondoa baino ez da. Glaziazioen arteko epealdian, gure lurraldearen zati bat urpean geratu zen, eta itsas maila gaur egungoa baino 40 metro gorago zegoen, gutxi gorabehera. Urak itsas hondoa higatu zuen, eta ia-ia erlieberik ez zeukan zabaldia sortu zuen.

Itsasoaren azken atzerakada (itsas mailaren jaitsiera erlatiborako prozesua) orain dela 18.000 urte gertatu zen, gutxi gorabehera, eta, itsas maila jaitsi zenean, antzinako itsas hondo hau gaur egungo kostaldean utzi zuen esekita.
 

Lekupena

Getxo

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea; A3411 Bilbo-Getxo eta A3413 Bilbo-Getxo-Azkorri (Aingeruaren etorbidea 18ko geltokia).

Metroa: Bidezabalgo geltokia.

ERREPIDETIK
A-8 autopistan, Leioa/Getxotik irtengo gara. BI-637 errepidetik jarraituko dugu Leioa/Getxo/Plentziarantz, harik eta Getxoraino heldu arte.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora