Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Bilboaldeko Artxandako parkea

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Bilboaldeko parkeak

Bilboaldeko parkeak

Artxanda Bilboaldeko Ingurune Berdeko parkeetakoa da. Horrelako parkeak handi-handiak izan ohi dira, eta hiri inguruetan daude kokatuta. Urbanizatu gabeko eremu horiek balio naturalistiko asko ez badituzte ere, funtsezkoak dira hirien garapenean. Izan ere, atsedenleku moduan erabiltzen dituzte inguru mugakideetako biztanleek.

Bilbo eta Sondika arteko hiri inguruko eremuan dago kokatuta, eta Artxanda mendiko gailur-lerro osoan zehar hedatzen da, Banderas eta Cabras mendietatik Egirletaraino. Beraz, Bizkaiko hiriburuko eta Txorierri bailarako begiratoki bikaina da.

Tradizioari begira, Artxanda aisialdi-gune eta atsedenleku paregabea Bilboko eta eskualdeko biztanleentzat. Parke honetan, hain zuzen ere, interes kultural handiko elementuak daude kokatuta; esate baterako, Hirumugarrietako trikuharriak, San Roke baseliza, antzinako haize-errota, ekipamenduak, ostalaritzako zerbitzuak, jolaserako instalazioak...
 

Lekupena

Bilbao, Sondika

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko A3216. linea, Bilbo-Artxanda.

Funikularra: Castaños kaletik.

ERREPIDETIK
Enekuritik joanez gero, Egirletako errepidea hartuko dugu. Autoa funikularraren alboan utzi ahal izango dugu kiroldegiaren aurrean.
Begoñatik joanez gero, Zabalbide kalea hartuko dugu Arbolantzako errepiderantz, eta, gero, BI-631 errepidetik jarraituko dugu.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora