Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Barinatxe hondartza

Naturagune nabarmenak - Hondartzak

Hondartzak

Barinatxe (edo La Salvaje) 752 metroko luzera duen hondartza luzea da. Bertako harea fin bezain urre-kolorekoa da, eta, itsas zabalean dagoenez, haize nahiz olatu handiak daude bertan.

Itsasoak behera egiten duenean, hau da, itsasbeheran, formazio geologiko ederra gertatzen da agerian, Barinatxe eta Arriatera-Atxabiribil arteko banalerroan: marearteko plataforma.

Hondartzan bertan, zenbait zerbitzu eta ekipamendu daude: aparkalekua, eserlekuak, mahaiak, dutxak eta komunak, besteak beste.
Bestetik, bertan ere oso ohikoa da hondartzako alboetan nudismoa egitea. Era berean, kirol-jarduerak ere egiten dira bertan, eta, euren artean, surfa zein parapentea dira arruntenak.

Hondartza hau jendez gainezka dago udan. Hori dela eta, udetan, “Sopelbus” autobus-zerbitzua jartzen da abian, Larrabasterrako metro-geltokia eta hondartza hau lotzeko.

 

Lekupena

Sopela eta Getxo

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bilbotik, Leioara edo Getxora joan beharko gara, eta, bertan, Bizkaibuseko A 3451. linea hartu beharko dugu: Areeta-Armintza. Larrabasterrako metro-geltokiaren inguruan dago autobus-geltokia.

Metroa: Larrabasterrako geltokia.

ERREPIDETIK
A-8 autopistan, Leioa/Getxoko irteera hartuko dugu. BI-637 errepidetik jarraituko dugu Leioa/Getxo/Plentziarantz, harik eta Hegoaldeko Sopelana/Hondartzak irteerara heldu arte. Orduan, BI-634 errepidea hartuko dugu, eta lehenengo biribilguneraino joango gara. Ondoren, Arrietara hiribidetik jarraituko dugu hondartza ingurura doan Solondota kaleraino.

Larrabasterrako turismo bulegoa:
Loiola Ander Deuna z.g. (Larrabasterrako metroaren ondoan)
(udan dago zabalik)
Telefonoa: 94 406 55 19 www.sopelana.es

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora