Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

La Arena hondartza

Naturagune nabarmenak - Hondartzak

Hondartzak

La Arena hondartza 966 metroko luzera duen hondartza luzea da. Bizkaiko lurraldeko mendebaldean dago kokatuta, Muskizko eta Zierbenako udalerrien artean. Itsas zabaleko kostalde-tartea denez, haize eta olatu handiak daude bertan.

Hondartzan bertan, zenbait zerbitzu eta ekipamendu daude udan, jendearen gozamenerako: aparkalekua, gimnasia egiteko zirkuitua, piknikgunea, dutxak eta komunak, besteak beste. Bestetik, zenbait eratako kirol-jarduerak ere egiten dira bertan, eta, euren artean, surfa zein hondartza-boleia dira arruntenak.

Sarbide eta komunikazio onak dituenez eta ezkerraldeko udalerri jendetsuetatik hurbil dagoenez, Bizkaiko bisitari ugarieneko hondartzetakoa da udan.

Kostaldeko tarte honetan, beste erakargarri batzuk ere badaude ikusgai, balio kultural eta natural handiko elementuak bere horretan daudelako bertan.
Batetik, Pobeñatik, hondartzako pasabidearen albotik, Kobaroneraino, “Itsaslur pasealekuak" inguruko itsaslabarrak gurutzatzen ditu meatzaritzako antzinako trenbidean zehar. Tren hori, hain zuzen ere, kostaldeko lehen lerroan kokatutako garbilekuraino eta mea zamalekuetaraino abiatzen zen.

Bestetik, La Arenako dunak eta Barbadungo padurak Zainketa Bereziko Eremu (ZBE) izendatu dituzte Natura 2000 Sarearen barruan, balio ekologiko handiko kokagunea delako Europa mailan.

Horrez gain, La Arenatik bertatik, zenbait ibilbide ere egin ahal izango ditugu oinez edo bizikletaz: PR-BI 220, Zierbena, itsas zaporea; GR 123, Bizkaiko bira; Santiago bidea; Gallarta, Sestaorainoko... bidegorria...
 

Lekupena

Muskiz, Zierbena

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea: A-3321 (Portugalete - Muskiz), A-3335 (Sestao - Muskiz), A-3338 (Muskiz - Barakaldo - Areeta), A-3336 (Bilbo - Muskiz (Urtuellatik), udan), A-3337 (Bilbo - Muskiz (N-634 errepidetik), udan).

Trena: Bilboko Renfe Aldirietako C-2 lineak Muskizen dauka geltokia. Ondoren, oinez jarraituko dugu bidegorritik, eta, ibaiko ibilguaren paretik, hondartzaraino iritsiko gara (4 kilometro, gutxi gorabehera). Udan, autobuseko lotunea dago Muskizko erdialdetik hondartzaraino.

ERREPIDETIK
Bilbotik, A-8 autopista hartuko dugu Santanderrerantz, eta Muskiz-La Arena hondartzako irteera hartuko dugu.

La Arenako informazio turistikorako gunea:
La Arena hondartza z.g. Muskiz
(udan dago zabalik)
Telefonoak: 685 753 287/ 946 801 356
e-posta: info@enkartur.net

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora