Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Unbe mendia

Naturagune nabarmenak - Gailur nabarmenak

Gailur nabarmenak

Unbe 302 metroko mendi txikitxoa da, eta Loiu zein Laukiz arteko udal-mugan dago kokatuta. Izen bereko mendiguneko gailurra da, kostalderantz abiatzen da eta Uribeko eskualdeko zati handia hartzen du. Mendigune horretan, gailur txiki ugari daude, eta, euren artean, Unbe mendia da garaiena. Izan ere, erpin geodesikoa ez dago tontor horretan, ekialderago eta beheragoa dagoen beste batean baizik.
Inolako zalantzarik gabe, Bizkaia osoko mendi urbanizatuenetakoa ere bada.

Bertako magaletan, Laukizko udalerrian, Unbeko santutegia dago kokatuta. Kokaleku hori gurtza-toki bihurtu zuten 1941. urtean, Unbeko emakume batek bertan Andra Mariaren ikuspena eduki zuela baieztatu zuenean. Antza denez, bertan dagoen iturburuko ura sendagarria da.

GR 280 mendiko ibilbide luzeko etapetako batek (25,2 km), Sopelanatik Deriora garamatzanak, mendigune hori zeharkatuko du. Dena dela, Loiuko Aiartza auzotik ere iritsi ahal izango gara bertara, Lañamendi menditxoa igo ostean.

Bestetik, Unbetik erraz-erraz joan ahal izango gara Bilboaldeko Akarlandako Parkera. Horretarako, BI-2704 errepidea hartuko dugu bertako sarbideetaraino.
 

Lekupena

Loiu, Laukiz

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea.  A3225 (Bilbo-Laukiz), Unbe-Mendiraino, gailurretik hurbil.

ERREPIDETIK
Bilbotik, BI-604 errepidea hartuko dugu Fanoraino, eta, ondoren, BI-2704 errepidetik jarraituko dugu Unbemendiraino.

Materiala eta estekarak

Gora