Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Zarandoako San Salbatore ermita

Kultura baliabide nabarmenak - Kultura interesguneak

Kultura interesguneak

Baseliza hau Larrabetzuko Zarandoa auzoan dago kokatuta, eta Goi Erdi Arokoa da, XVIII. mendean berreraiki bazuten ere. Fatxadan, leiho monolitiko prerromanikoa nabarmentzen da, eta, ateaz gain, argi-iturri bakarra barruratzen uzten duten bi zulo estu daude bertan.

Baseliza horretakoa da VII.-VIII. mendeetako hilarri diskoidala, eta, horren arabera, badirudi antzinako nekropolia egon zela inguruan.

Gaur egun, egurtegi moduan erabiltzen dute auzoko bizilagunek.

Baselizara joateko, Goikoelexalde auzotik egin ahal izango dugu osteratxoa PR-BI 254. Larrabideak edo GR 280. Uribe mendiko ibilbideetan zehar.

Lekupena

Larrabetzu

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea: A3631 (Bilbo-Galdakao-Larrabetzu), A3223 (Bilbo-Larrabetzu) eta A2151 (Areeta-Larrabetzu). Loiuko autobusak: 94 416 62 66

ERREPIDETIK
Bilbotik, Deustuan N-637 errepidea (Txorierriko barnebidea) hartuko dugu Donostiarantz, eta Lezama-Larrabetzuko 25. irteeran utziko dugu. Larrabetzuko erdialdea zeharkatu ostean, Morgarantz jarraituko dugu BI-2713 errepidetik, eta, Aretzabalganera iritsi baino lehen, saihesbidea aurkituko dugu ezkerretara.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora