Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Ganeroitz / Apuko mendia

Naturagune nabarmenak - Gailur nabarmenak

Gailur nabarmenak

Oro har, mendi honi Apuko esaten diote (hala ere, batzuk izen hori erabiltzen dute ipar-ekialderago dagoen Haitz Zuriak kotarako), eta Sasiburu mendigune txikian dago kokatuta. 561 metroko altitudea daukanez, Barakaldoko udalerriko mendi garaiena da. Pinudi txikia dauka goiko aldean, eta ganaduaren babeslekua izan ohi da.

Sasiburu mendigune txikia da, eta Kadaguako bailaren zein Mezpelerrekaren arteko mugan dago kokatuta. Garaiegia ez bada ere, eremu zabal miretsi daiteke bertatik. Bertan, gainera, mendi-tradizio handiko gailurrak daude kokatuta: Arroletza, Haitz Zuriak, Sasiburu eta Ganeroitz/Apuko bera.

Ganeroitz/Apukora, Alonsotegitik (Zamunditik, PR-BI 101 ibilbidearen markak jarraituz Sasibururaino edo Zaramillotik) eta Mezpelerrekatik (Tellitu auzotik) igo ahal izango gara.
 

Lekupena

Barakaldo

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea, gehien erabilitako sarbideetaraino: Alonsotegi: A3342, A3343 eta A3341. Mezpelerreka: A3139.

Trena: Feve (Irauregiko geltokia).

ERREPIDETIK
Alonsotegira heltzeko, A-8 autopistatik, Balmasedako 119. irteera hartu eta BI-636 errepidetik jarraituko dugu. Handik gutxira, Alonsotegi/Zorrotzako irteera hartuko dugu. Kotxez Zamundi auzoraino ailegatu ahal gara, bestela oinez igon gaitezke Sasibururaino, PR-BI 101 ibilbidearen seinaleztapena jarraituta.

Barakaldoko El Regato/Mezpelerreka auzora ailegatzeko N-634 hartu, Retuerto/Erreka ortu auzoko biribilguneraino. Bertan auzora sartzeko bidea seinaleak daude. Behin El Regato/Mespelerreka auzoan, Tellitu auzora joko dugu, kotxez nahiz oinez, eta hortik Sasibururaino igoko gara.

Materiala eta estekarak

Gora