Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

San Bartolome ermita

Kultura baliabide nabarmenak - Kultura interesguneak

Kultura interesguneak

San Bartolome baseliza, Jauntza baserriaren aurreko lepoan dago kokatuta, Larrebetzuko Loroño auzorantz doan bidearen alboan. Baselizaren lehenengo aipamena XVII. mendekoa den arren, argi eta garbi dago bere faktura Behe Erdi Arokoa dela. Mendeen joan-etorrian, zenbait eraldaketa egin dituzte bertako hormetan, eta, korua nahiz kanpandorrea izan bazituen ere (bertako kanpaia brontzezkoa zen, eta gerra karlistetan desagertu zen), gaur egun haien arrasto txikiena ere ez dago.

Antzina, amek baselizaraino eramaten zituzten seme-alabak, eta kandelak eskaintzen zituzten, lo egitean amesgaiztorik eduki ez zitzaten.

Azken urteotan, baseliza eta ingurunea zaharberritu dituzte, eta, abuztuaren 24an, San Bartolome egunean, meza ematen da, eta herri-jaia egiten dute bertan.

PR-BI 254 Larrabideak ibilbidean zehar, badago Larrabetzuko erdialdetik bertaraino oinez joaterik (km bat). Baselizaren alboan, harmailak dituen atsedenlekua dago atonduta, hiribilduko ikusmira zoragarriak miresteko. Handik 500 metrora, gainera, sagardotegia ere badago.

Lekupena

Larrabetzu

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea, A3631 (Bilbo-Galdakao-Larrabetzu), A3223 (Bilbo-Zamudio-Larrabetzu) eta A2151 (Areeta-Larrabetzu).

Loiuko autobusak: 94 416 62 66

ERREPIDETIK
Bilbotik, Deustuan N-637 errepidea hartu (Txorierriko barnebidea) eta Donostiarantz abiatuko gara Lezama-Larrabetzuko 25. irteeraraino. Larrabetzuko herri-gunera heldutakoan, Loroño auzorantz igotzen den auzo-errepidea hartuko dugu.

Materiala eta estekarak

Gora