Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Ibilbideak
Ibilbideak
GR 280 mendiko ibilbide luzeak 7 etapa ditu, eta Uribeko eskualdeko 23 udalerri gurutzatzen ditu baso, zelai, baratze, itsaslabar eta hondartzetan zehar. Horri esker, mendiko ibiltariek naturako, kulturako eta paisaiako baliabide adierazgarriak ezagutu ditzakete.
Bilboaldeko Ingurune Berdearen esparruan, honako udalerri hauek zeharkatzen ditu: Larrabetzu, Lezama, Zamudio, Derio, Loiu, Erandio, Berango eta Sopelana. Horrez gain, hurrengo etapak eren egin daitezke:
Sopelana - Derio 25,2 km (6,5 h)
Zamudio - Zamudio (itzulera Larrabetzutik) 19,8 km (5,5 h)
Sopelana eta Derio arteko lehenengo etapan, interes handiko elementuak egongo dira ikusgai; esate baterako, Mugarrikolandako mendigune txikiko trikuharriak eta Bilboko Burdin Hesiaren aztarnak, Martiartu dorrea eta ingurunea, Unbe mendia edo Berreagako gotorlekua.
Bigarren etapa zirkularra izango da, Zamudion hasi eta amaitu egingo da eta Lezamako zein Larrabetzuko udalerriak ere zeharkatuko ditu. Hori dela eta, honako hauxe ezagutu ahal izango dugu: Zamudio eta Lezamako Erdi Aroko dorreak, Larrabetzuko hiribildua, Goikoelexalde landa-kokalekua edo Bilboko Burdin Hesiaren aztarnak Gaztelumendin.
Larrabetzu, Lezama, Zamudio, Derio, Loiu, Erandio, Berango, Sopela
GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea Larrabetzura, Lezamara, Zamudiora, Deriora, Loiura, Erandiora, Berangora eta Sopelanara.
Trena: Euskotren. Derio, Zamudio eta Lezamako geltokiak.
Metroa: Sopelana.