Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Donejakue bidea

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Ibilbideak

Ibilbideak

Donejakue bidea Bilboaldeko Ingurune Berdearen esparruan sartzen da Aretzabalganen zehar, Gernikatik datorrela. Goikoelexaldeko kokaleku interesgarritik eta Larrabetzuko hiribildutik igaro ondoren, Lezama eta Zamudiorantz abiatzen da. Bertan, San Martin elizaren parean, Artxandarantz jaisten hasten da “Zamudiotarren galtzada" antzinako bidean zehar. Hain zuzen ere, oraindik ere bide horretako lauzadura-tarte txikia dago ikusgai Avril mendiko gailurretik hurbil.

“Botxorantz” jaitsiz gero, erromesak Zazpi Kaleetara iritsiko dira Mallona bidarrietan zehar, eta, San Anton zubia gurutzatu ondoren, San Frantzisko zein autonomia kaleetan zehar itsasadarreko ezkerraldetik abiatuko dira Kobeta mendirantz. Gailurrera iritsi ondoren, Kadaguako bailara esturantz egingo dute.

Erromesek Erdi Aroko “Deabruaren zubitik” gurutzatuko dute Kadagua ibaia. Gune horretan, batzuek Burgosen bide frantsesarekin bat egiten duen Kadaguako ibilbidea aukeratuko dute, eta beste batzuek kostaldeko ibilbidetik jarraituko dute, Santa Ageda baselizaraino doan Erdi Aroko galtzadan zehar igotzen hasteko. Baseliza gurutzatu ondoren, bidea Gurutzetarantz joango da; eta, ondoren, Barakaldo eta Sestaorantz, harik eta Portugaleteko hiribildura heldu arte.

Portugaleteko hiribildutik, Meatzaldea zeharkatzen duen bidegorria hartuko dute, harik eta Barbadun ibaiko bokalean dagoen La Arena hondartzaraino eta Pobeñaraino iritsi arte. Ostean, Kantabriako lurretarantz abiatuko dira kostaldeko Itsaslur pasealekuan zehar.

 

Lekupena

Larrabetzu, Lezama, Zamudio, Bilbao, Barakaldo, Sestao, Portugalete, Abanto-Zierbena, Zierbena, Muskiz

Datu interesgarriak

 

Bizkaiko Donejakue Bideko Lagunen Elkartea
Santo Domingo de Guzmán Etxaldea 14 (loia), Mallona Bidarriak 5en aurrean
48006 Bilbo - Bizkaia
Telefonoa: 946 792 099
e-posta: info@caminobizkaia.net
Ordutegia: astearte eta ostegunetan, 19:00-21:00

 

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora