Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Bidegorrien sarea
Bidegorri (Bizikleta bide)
Bizikleta-bide honek 16 inguru kilometroko luzera daude, eta Ezkerraldeko zein Meatzaldeko zenbait udalerri zeharkatzen ditu, La Arena hondartzara heldu arte.
Barakaldoko Lasesarreko kiroldegiaren ingurutik irtengo gara Galindo ibaiaren paretik Beurko Zaharrerantz doan bidegorrian zehar. Bertan, egurrezko pasabidetik gurutzatu eta Sestaorantz abiatuko gara.
Sestaoko Camporras parkearen albotik eta Portugaleteko Errepelaga zein Ballonti auzoen azpitik jarraituko dugu, A-8 autopistaren gainetik doan pasabidera iritsi eta Urtuellako udalerriko Urioste auzorantz abiatzeko. Bidegorriak Abanto-Zierbenako Nocedal eta Casal auzoak zeharkatuko ditu, eta, bertan, Saiaren Bide Berdean zehar Sopuertarantz doan adarra banatuko da. Azkenik, Zierbenako Kardeoko bailara zeharkatuko dugu Montaño zein Peñon mendien azpitik, eta La Arena hondartzara helduko gara.
Ortuella, Abanto-Zierbena eta Zierbenako udalerrietan, indarberritzeko atsedenlekuak daude bidegorriaren alboan.
Kostaldeko Santiago bideak bidegorri honetako trazatuarekin bat egiten du Portugaleteren eta La Arena hondartzaren artean.
Barakaldo, Sestao, Portugalete, Ortuella, Abanto-Zierbena, Zierbena
GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibus, Barakaldoko tren-geltokiraino. Zenbait linea: A3131 (Barakaldo-Sestao), A3136 (Barakaldo-Gurutzeta-Bilbo. Errekaortutik), A3144 (Barakaldo-Gurutzeta-Bilbo. Ugartetik), A-3141 (Barakaldo-Trapagaran) eta A3142 (Barakaldo-Santurtzi). Geltokitik, Murrieta kaletik joango gara Lasesarreko kiroldegiraino.
Bizkaibus, La Arenaraino: A3321 (Portugalete-Muskiz), A3335 (Sestao-Muskiz), A-3338 (Muskiz-Barakaldo-Areeta), A3336 (Bilbo-Muskiz. Urtuellatik; udan) eta A3337 (Bilbo-Muskiz. N-634 errepidetik; udan).
Metroa: Bagatzako geltokia. Askatasun etorbidean behera egingo dugu Lasesarreko kiroldegiaren alboan dagoen aparkalekuraino.
Trena: Barakaldora: Bilboko Renfe Aldirietako C-1. eta C-2. lineak. Geltokitik, Murrieta kaletik joango gara Lasesarreko kiroldegiko aparkalekuraino.
Muskizera: Bilboko Renfe Aldirietako C-2. linea. Barbadun ibaiko ibilguaren paretik doan bidegorria hartuz gero, La Arena hondartzara iritsi ahal izango gara (4 km, gutxi gorabehera). Gainera, gure bidegorriarekin bat egingo du hondartzaren inguruan. Udan, autobuseko lotunea dago Muskizko erdialdetik hondartzaraino.
ERREPIDETIK
Barakaldoraino: A-8 autopistan, Barakaldoranzko 9. irteera hartuko dugu. Erdialderantz jarraituko dugu, harik eta Bide-Onera plazara heldu arte. Artez-artez joango gara Askatasun etorbidetik, eta, plazatik zein Bagatza ikastetxetik igaro ostean, Murrietako kaleranzko saihesbidea hartuko dugu. Lasesarreko kiroldegia dago bertan.
La Arena hondartzaraino: Bilbotik, A-8 autopista hartuko dugu Santanderrerantz, eta Muskiz/La Arena hondartzatik irtengo gara.
La Arenako informazio turistikorako gunea:
La Arena hondartza z.g. Muskiz
(udan dago zabalik)
Telefonoak: 685 753 287 / 946 801 356
e-posta: info@enkartur.net