Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Bidegorrien sarea
Bidegorri (Bizikleta bide)
6 km inguruko luzera duen bizikleta-erreia da. Erromoko Makaletako Etorbidetik Sopelako Landaluze auzoraino iristen da, Berangoko udalerritik igaro ondoren.
Bidegorria Jolaseta eta Fadura kiroldegien eta Getxo Kirol Klubaren futbol-zelaiaren ondotik igarotzen da. Ondoren, BI-634 errepidearekin paralelo doa Larrabasterrako sarrerako biribilguneraino, Berango zeharkatu ondoren. Biribilgunera iritsi aurretik, bidegorria ezkerrera desbideratu eta Landaluze auzora iristen da, Barinatxeko hondartzaren inguruan. Puntu honetan, bi aukera ditugu: Larrabasterrako hirigunera abiatu biribilgunetik jaisten den bidegorria hartuta, edota Arrietara eta Atxabiribilgo hondartzetara jarraitu, bidegorritik hurrengo biribilguneraino jarraituta. Puntu honetan gaudela, Atxabiribil kaletik jarraituko dugu izen bereko hondartzan dagoen aparkalekuraino.
Gaur egun, Getxoko udalerriak 17 km-ko bizikleta-bideen sare bat du, eta sare hori 32 km-ra zabaltzeko asmoa du, 2012-15eko Bidegorri Plan Bereziaren barruan. Gainera, bizikleten mailegu-zerbitzu bat dago, Getxobizi izenekoa, udalerriaren barruko joan-etorriak bizikletaz egiteko aukera sustatzeko.
Uribe Kostako mankomunitateak BIZIMETA izeneko bizikleten mailegu-sistema jarri du herritarren zerbitzura, hiriarteko garraio-sistema ekologiko bat sustatzeko. Bizikleta estandarrak ez ezik, bizikleta elektrikoak alokatzeko aukera ere badago, erregaien prezioari eta kutsadurari aurre egiteko alternatiba gisa.
Getxo, Berango, Sopela
GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Romoraino (Getxo): zenbait autobus-linea: A2151, A3338, A3422 eta A3471. Geltokia: Avanzada, 11. Bidegorriaren hasieraren alboan.
Sopelanaraino: Bilbotik, Leioara edo Getxora joan beharko gara, eta, bertan, Bizkaibuseko A3451. linea hartu beharko dugu: Areeta-Armintza. Larrabasterrako metro-geltokiaren inguruan dago autobus-geltokia.
Metroa: Gobelako geltokia (Romo). Plentziako hiribildua kaletik jarraituko dugu Avanzadarantz.
Larrabasterrako geltokia. Landaluzera joateko, Arrietara hiribidea hartuko dugu, eta, Arnabarretik igaro ondoren, ezkerretara joko dugu Landaluzera joateko.
ERREPIDETIK
Romoraino (Getxo): A-8 autopistan, Leioa/Getxo irteera hartuko dugu. BI-637 errepidetik jarraituko dugu Leioa/Getxo/Plentziarantz, harik eta Getxora iritsi arte. Gero, Artatzatik igaro ondoren, artez-artez jarraituko dugu Avanzadatik, harik eta Makaletako etorbidera iritsi arte.
Landaluzeraino (Sopelana): A-8 autopistan, Leioa/Getxo irteera hartuko dugu. BI-637 errepidetik jarraituko dugu Leioa/Getxo/Plentziarantz, harik eta Hego Sopela/Hondartzak irteerara iritsi arte. Orduan, BI-634 errepidea hartuko dugu Sopelanan sartzeko lehenengo biribilguneraino, eta, bertan, ezkerretara egingo dugu Landaluzera iristeko.
Larrabasterrako turismo bulegoa:
Loiola Ander Deuna z.g. (Larrabasterrako metroaren alboan)
(udan dago zabalik)
Telefonoa: 94 406 55 19 www.sopelana.es