Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Mendikosolobarrena

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Atsedenguneak

Atsedenguneak

Mendikosolobarrena zabalgunea Arrigorriagako udalerrian dago eta udaletxeak berak kudeatzen du.  

Zabalgune horretara heltzeko, Arrigorriagatik irtenda, Betelurira joateko errepidea hartuko dugu. Futbol-zelaia alde batera utzi eta handik apur batera errotonda batera helduko gara. Bertan dago seinaleztatuta Mendikosolo parkerako sarrera.   
 

Lekupena Ingurune Berdean

Arrigorriaga

Oharrak

45 hektarea inguruko azalera dauka, batez ere bertako espeziez osatuta; hala nola haritzak, astigarrak eta lizarrak, eta 1,5 hektareako laku bat ere badauka.

Hainbat baliabide ditu: ping-pong mahaiak, jolasguneak, eserlekuak lakuaren inguru osoan… 
 
Mendikosolobarrena parkea “La Dinamita” izenez ere ezaguna da; izan ere, XX. Mendearen zati handi batean Explosivos Río Tinto enpresaren dinamita-fabrika bat egon zen bertan. Leku horretatik, lehergaiak garraiatzen ziren mandoek tiratutako bagoneta batzuetan, Arrigorriagako tren-geltokiraino. 
 
Mendikosolobarrena zabalgunearen argazkia

Lokalizazioa

Kokapen mapa

Mendikosolobarrena zabalgunearen kokapen mapa

Ekipamenduak


  • Aparkalekua

  • Aterpea edo estalitako gunea

  • Edateko uren iturria

  • Edukiontziak

  • Eguzki hondartzak

  • 9
    Erretegiak (kopurua)

  • Gerizpe guneak

  • Haurren jolas parkea

  • Ikuspegi panoramikoa

  • Irisgarritasuna

  • Kirol instalazioak

  • 27
    Mahai kopurua

  • Taberna

  • Zerbitzuak WC

Datu Interesgarriak

Hurbil dauden nekazaritza-turismoko establezimenduak

Nekatur

Bisitak eta paseoak

Klimatologia

Euskalmet

Oharra

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

Gora