Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Kanpanzar Ganeko parkea

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Atsedenguneak

Atsedenguneak

Kanpanzar Ganeko parkeko zabalgunea Portugaleteko udalerrian kokatuta dago eta udaletxeak berak kudeatzen du. 

Aspaldiko zahar egoitza inguratzen du zabalguneak Kanpazar ganeko gune altuenean kokatuta dagoena. Zabalgunea Carmen Gandarias, Doctor José Zaldua kaleek, Kanpanzar eta Admirante Diaz de la Pimienta etorbideek, Ruperto Medina eskolak eta Juan Antonio Zunzunegi institutuak inguratzen dute.  
 
 
 
 

Lekupena Ingurune Berdean

Portugalete

Oharrak

Kanpanzar Ganeko berdegunea jolastoki gisara egokitu da herritarrek aisialdia berdegune zahar horretan eman ahal izateko. Parkea egiteko diru-laguntza eman du Bizkaiko Foru Aldundiak, Toki Agenda 21 dela eta. egokitze lanak hauexek ekarri ditu: kutsadura gutxiko 21 kale-argi, oinezkoentzako 2 bide, 250 metro lineal zolatu, 6 lorategiko mahai, eserleku eta guzti, 6 paperontzi, seinaleztapenerako 2 kartel eta 9 eserleku.

Lorezaintza lanei dagokionez: 200 m3 landare-lur, arteak eta bertako 108 zuhaitz-espezie suspertu dira hauen artean: urkia, ereinotza, haritza eta pagoa.
 
Kanpanzar Ganeko parkeko zabalgunearen argazkia

Lokalizazioa

Kokapen mapa

Kanpanzar Ganeko parkeko zabalgunearen kokapen mapa

Ekipamenduak


  • Edateko uren iturria

  • Edukiontziak

  • Gerizpe guneak

  • Ikuspegi panoramikoa

  • Irisgarritasuna

  • 6
    Mahai kopurua

Datu Interesgarriak

Hurbil dauden nekazaritza-turismoko establezimenduak

Nekatur

Bisitak eta paseoak

Klimatologia

Euskalmet

Oharra

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

Gora