Kobenkoba Europako Arte Paleolitikoaren Interpretazio Zentroa
Historia eta Etnografia Erakusketa Zentroak
Historia eta Etnografia Erakusketa Zentroak
Europako paleolitikoko labar-artearen lehen Interpretazio Zentroa da Kobenkoba. Koba batean dago; hain zuzen ere, gizakiek beren lehen kezka artistikoak adierazi zituzten agertokietako batean. Lur azpiko ibilbide errazean, haitzulo honek bidaia zoragarria eskaintzen dio bisitariari Paleolitikoko mundura.
Bisita egiteko aldez aurretik hitzordua eskatu behar da 675 71 61 61 telefonora deituz. 10/12 pertsona helduko taldea osatu behar da gutxienez.
Lanestosako udala arduratzen da zentroa kudeatzeaz. Lanestosako herritik bertatik joaten da, Karrantzarako bidegurutzea hartuta. Handik metro batzuetara, ezkerretara dago interpretazio zentrorako bidea.
Lokalizazioa
Kobenkoba Europako Arte Paleolitikoaren Interpretazio Zentroa Lanestosan kokatzen da.
Datu Interesgarriak
- Erakunde sustatzailea
- Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko jaurlaritza, Lanestosako Udala, Unión Europea FEDER
- Helbidea
- karrantza eta Lanestosaren arteko mugan dago. (Lanestosa erdigunetik Kobenkobara 15 minutu dira oinez, eta ibilbidea seinaleztatuta dago)
- Telefonoa 1
- 675716161
- E-Posta
- lanestosaturismo@gmail.com
Gora