Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Baltzolako kobak - Indusiko karsta

Ingurune Natural Bereziak

Ingurune Natural Bereziak

Baltzolako kobak Dimako udalerrian daude, legenda mitologikoz eta historiaz betetako inguru batean. Jentilzubi interes geologikoko lekua da, magiaz beterikoa.

Inguruko arkeologia-aztarnategiek erabilera historikoaren lekuko dira, eta kobazuloa Paleolitotik erabilia izan dela erakusten dute.

Baltzola ibaiko haitzuloen sistema Indusiko karstaren zati da eta Kobagan, Garaio eta Bargondiako mendigune karstikoetatik datozen urak biltzen ditu. Estalaktita eta estalagmiten formazioek Baltzolako koba naturaren mirari bilakatu dute.

Azken urteotan, eskalatzaileak izan dira Baltzolako kobako ahoaren bisitaririk ohikoenak; izan ere, Euskal Herriko eskalada-eskolarik garrantzitsuenetako bat da, eta goi-mailako lehiaketak egiten dituzte bertan.

Kobazulo barnetik ateratako argazkia

Oharrak

GARRAIO PUBLIKOA
Bizkaibuseko A3925 linea Bilbotik irteten da, eta Indusi auzoan geraleku bat dauka. Bertatik, Baltzolako kobarako txangoa hasi ahal dugu.
ERREPIDEZ
Indusi auzoa Dima udalerrian dago, Dima Otxandiorekin lotzen duen errepidearen ondoan (BI-2543). Ezkerretara (Otxandiorantz) irteten den auzo-bide txiki batetik iritsiko gara bertara.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora