Ingurune Natural Bereziak
Ingurune Natural Bereziak
Ordunte mendiak Batasunaren Garrantzizko Leku (BGL) gisa katalogatu eta Natura 2000 Sarean sartu dituzte.
30 km luzeko gailurreria osatzen dute Bizkaiko mendebaldeko bazterrean, eta Kantauri-Mediterraneoko isurialdeen banalerroa seinalatzen dute. Zalamatik hasi (1.355 m), hau da, mendebaldeko muturrean dagoen gailurretik, eta Kolitza deiadar-mendiraino (874 m), hau da, ekialderen dagoen tontorreraino. Ordunte mendietako 9 gailurrek Bizkai, Kantabria eta Burgoseko probintziak batzen dituzte.
Eremu horrek lur silizeo eta hareatsua dauka. Horri esker, hainbat lekutan zohikaztegiak eta esfagnaleak sortu dira. Bertako baso itzelean pagoak, ametzak eta haritzak dira nagusi, eta aberastasun ekologiko handiko ingurunea sortu dute.
Bestalde, gainazala larrez estalia dago, mendeetan izandako abeltzaintzaren seinale. Azkenik, ikaztegiak, bordak eta hilobi-monumentu megalitikoak ere badira, historiaurreko asentamenduen eta leku honetan ohikoak ziren beste jarduera batzuen lekuko.