Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Galindoko Araztegia

Ingurumenaren Kudeaketa eta Teknologia

Ingurumenaren Kudeaketa eta Teknologia

Galindoko Hondakin Uren Araztegia (HUA), Sestaon, Bilbo-Bizkaia Ur Partzuergoak duen saneamendu lan nagusia da.

1985ean hasi ziren eraikitzen, eta funtsezkoa izan da ingurunea hobetzeko eta gure ibai, itsasadar eta hondartzen irudi berrirako. 1990. urtean Galindoko HUAko lanak amaitu zituztenetik, 350.000 metro kubiko hondakin-ur arazten dira egunero.

Araztegi honetan bi prozesu hauek gauzatzen dira: urak araztu eta prozesutik eratorritako lokatzak tratatu. Uraren tratamendua prozesu hauetan gauzatzen da: aurretratamendua, lehen tratamendua, bigarrena eta hirugarrena.

Ura dekantatzeko prozesuetan ateratako lokatzak, horiek trinkotzeko tratamendu baten ostean, erraustu egiten dira. Baporizaziotik ateratako lurruna kogenerazio-planta batean erabiltzen da, eta araztegiko instalazio guztien beharrak asetzeko energia nahikoa sortzen du.

2012 urte hasieran ur Partzuergoa bertoko 1.200 fruta-arbola, zuhaixkak eta belardia landatzen hasi zen. Hondakin Uren Araztegian Estazioan, honen paisaia hobetzeko proiektuaren barruan.

Galindoko Hondakin Uren Araztegiko instalazioen airetiko argazkia (Sestao)

Oharrak

GARRAIO PUBLIKOA
Metroa: Urbinaga geltokia
ERREPIDEZ
Ibarberria kalea, z/g, Sestao.
BISITA GIDATUAK
Web orrialdea:
http://www.consorciodeaguas.com/Web/AtencionCliente/visitas_concertadas.aspx?CambiarIdioma=E
Telefonoa: 944 873 100

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora