Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Trianoko mendiak

Baliabide Naturalen Aprobetxamendua/Erabilerak

Baliabide Naturalen Aprobetxamendua/Erabilerak

Trianoko mendiak erromatarren garaitik ziren ezagunak, burdina ugari eta kalitatezkoa zegoelako. Alabaina, XIX. mendearen amaieran hasi zen gehien ustiatu zen aldia, 1876. eta 1930. urte bitartean batez ere. Ordura arte, Trianoko mendiak eta Galdames basoz beterik zeuden: haritzak, gaztainondoak eta bestelako espezie autoktonoak. Egoera hori erabat aldatu zen, bereziki XIX. mendearen erdialdetik aurrera, minerala ustiatzeko leherkarien erabilera hedatu zenean. Lana aire zabalean egiten zuten, harrobietan, burdina gainazalean zegoelako.

Erauzte sistema horrek oso eragin negatiboa izan zuen ingurumenean; izan ere, bai landareak bai animaliak desagerrarazi zituen, eta horrek asko aldatu zuen ingurunea: Burdinazko mendi zaharra desagertu, eta "ilargi-paisaia" sortu zen, zulo erraldoi, arroka solte, zabortegi eta abarrez osatuta.

Gaur egun, meatzaritzaren aztarna hauek erraz ikusten dira, bai azpiegituren hondarrak bai laku artifizialak. Horiek guztiek paisaia guztiz berezia sortu dute, gizakiak aldatuta erabat.

Aurreko mendeko laurogeita hamarreko urteetan, Bilbo Handiko ezkerralde osoan meategiak ixten ziren heinean (azkena 1993an, Gallartan, Bodovalle), gizakiaren presioa gero eta txikiagoa zen ingurunean, eta naturak leheneratze-prozesua hasi zuen.

Espezie kolonizatzaileak (belarrak, oteak, etab.) pixkanaka hasi ziren "ilargi-paisaia" horretako lurrak estaltzen; hala ere, lurzoruaren pobreziak (meatzaritzak suntsituta) zaildu egiten du tamaina handiagoko zuhaitz-espezieak haztea.

Trianoko mendiak proposatu dituzte babestutako biotopo izendatzeko, Euskadiko naturgune babestuen sarearen barruan.

Trianoko mendietako paisaia

Oharrak

GARRAIO PUBLIKOA
Larreinetako funikularra: Trapagaranetik Larreineta auzora igotzen da, Zugaztieta ondoan.
ERREPIDEZ
Zugaztietara: A-8 autobidean, Portugalete/Ortuella irteera hartu, eta BI-3755 errepidetik jarraitu.
EUSKAL HERRIKO MEATZARITZAREN MUSEOA
Helbidea: Campo Diego auzoa 3, Abanto-Zierbenako hiltegi zaharra (meategiaren ondoan), Gallarta
Telefonoa: 946 363 682
PEÑAS NEGRAS INGURUMEN INTERPRETAZIOKO ZENTROA
Helbidea: La Arboleda basobidea- Muskiz, km 1,6 48530 Ortuella (Bizkaia)
Telefonoa: 946 338 097
Ordutegia: 10:00-14:00 y 16:00-18:00

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora