Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Aixerrota errota

Baliabide Naturalen Aprobetxamendua/Erabilerak

Baliabide Naturalen Aprobetxamendua/Erabilerak

Aixerrota Galeako itsaslabarren goialdean dago, Arrigunaga hondartza (Getxo) azpian duela. Kokalekua ez zen inolaz ere arbitrarioa izan, zeren eta Kantauriko kostaldean ohikoak diren ipar-ekialdeko haizeek zakar jotzen baitute bazter honetan. Haize horiek, hain zuzen ere, beharrezkoak izan ziren Aixerrotaren hegalak mugiarazteko.

Bizkaian XVIII. mendeko azken herenean eraikitako erroten mota berekoa da Aixerrota; izan ere, garai hartan lehorte luzea egon zen, eta modu larrian murriztu zuen ur-erroten ekoizpena.

Aixerrota martxan egon zen urte gutxi horietan, garia eta pentsuak ehotzen jardun zuen bereziki.

1726 eta 1727 bitartean altxatu zuten, eta hura eraikitzeko arrazoiek iraun bitartean funtzionatu zuen. 1787. urtean utzi zioten behin betiko errota erabiltzeari. Lehortearen ondorioak behin amaituta, errota gehienak desegin zituzten, edo eraiki zituzten familien etxebizitza bilakatu ziren.

Gaur egun, ostalaritza enpresa batek dauka eraikin eder horren ardura.

Aixerrota errotaren ikuspegia

Oharrak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: BIZKAIBUS A3411 linea Bilbo - Getxo eta A3413 linea Bilbo - Getxo - Azkorri. (geralekua Aingeruaren etorb. 18).
Metroa: Bidezabalgo geltokia
ERREPIDEZ
A-8 autobidean Leioa/Getxo irteera hartu. BI-637 errepidetik jarraitu, Leioa/Getxo/Plentzia norabidean, Getxoraino.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora