Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

San Justoko karobia

Baliabide Naturalen Aprobetxamendua/Erabilerak

Baliabide Naturalen Aprobetxamendua/Erabilerak

San Justoko karobia Zeanuriko Ozerinmendi auzunean dago, harizti eder baten erdi-erdian, Justo eta Pastor santuen omenezko baselizaren ondoan, iturri baten aldamenean.

San Justoko karobia frantses erakoa da, izan ere, malda batean eraikita dago. XVII. mendearen erditik aurrera, artoa ereitea hedatu zenetik, karobiak Euskal Herri osoan zabaldu eta ugaritu ziren.

Karea zeregin askotarako erabiltzen zen. Eraikuntzan, urarekin eta lurrarekin nahastuta, hormak eta paretak eraikitzeko morteroa egiten zen, eta urarekin nahastuz, baserrietako hormak zuritzeko erabiltzen zen. Nekazaritzan, soroetako ongarri gisa erabiltzen zen, baita laboreetarako kaltegarriak diren intsektuak akabatzeko ere. Abeltzaintzan, abereen zangoetako zauriak zaintzeko eta kortak desinfektatzeko balio zuen. Arrautzak kontserbatzeko ere erabiltzen zen.

Dena dela, XX. mendea aurrera zihoan neurrian, ongarri kimikoen eta zementuaren industria-ekoizpenarekin lehiatu ezinik, karobiak bertan behera uzten hasi ziren, berrogeita hamarreko hamarkadan guztiz desagertu ziren arte.

1996. urteaz geroztik, Ipizki Taldeak, urtero, abuztuko lehenengo asteburuan, lanean jartzen du San Justoko karobia. Izan ere, 2002. urtean amaitu zituzten karobi horretako birgaitze-lanak, Zeanuriko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren babespean.

Bi gizon karobia pizten

Oharrak

ERREPIDEZ

Ozerinmendiko auzobidea hartu, hain zuzen ere Zeanuriko herriguneko sarreraren eskuinaldean, Bilbotik N-240 errepidetik etorrita. Hiru kilometrora, errepide hori San Justo baselizan amaitzen da. Karobia baselizatik ehun metrora dago.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora