Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Bilboko konpostegia

Ingurumenaren Kudeaketa eta Teknologia

Ingurumenaren Kudeaketa eta Teknologia

Bizkaiko Konpostegia 2011ko martxoan inauguratu zen. Lorezaintza lanetatik eta elikagaien biltegi handietatik datozen hondakinak tratatzen dira, baita bosgarren edukiontzi pertsonalizatuan botatzen diren hiri-hondakinen frakzio organikoak ere. Edukiontzi hori marroi kolorekoa da, Deustun jarri dutena esperientzia pilotu bezala, eta Bizkai osora zabaltzea da asmoa. Konpostaje prozesuaren bidez, kalitate handiko konposta lortzen da; egun lorezaintzan eta nekazaritzan erabiltzen da, ongarri bezala.  Instalazio hau hondakinen kudeaketarako estrategia globalaren barruan dago. Helburua zera da, Bizkaiko Hiri-hondakinen Kudeaketarako 2004-2016 Plan Integralean jasotako hiri-hondakinen frakzio organikoarekin erlazionatutako beharrizan konkretuei erantzuna ematea.

Lantegi horren eta Lurraldeko eskualde batzuetan instalatuko diren beste txikiago batzuen bidez, 2016. urtean, Bizkaian sortutako lehen mailako hondakinen %4 konpostajea egitera bideratzeko helburua ezarri da (24.550 tn/urteko).
 
Lantegia Artigaseko hiri hondakinen zabortegi kontrolatuen dago kokatuta, bertako tarteko plataforman, aprobetxamendu energetikorako BioArtigas lantegitik hurbil. 20 urteko antzinatasuna duten hiri-hondakin solidoen gordailuz osatutako zabalgune bat da; egun zigilatuta dago eta lixibiatuak eta sortutako biogasa biltzen dira.  
 
Hondakinak tratatzeko hainbat sistema daude inguru honetan, eta EKOPARKE bat osatzen dute; Bizkaiko hondakinetarako tratamendu desberdinak biltzen diren eremu bat. 
 
Konpostegiak 14.000 m2-ko azalera dauka eta eremu hauek barne hartzen ditu: prozesuak eta bideak. Bere funtzioa makina mugikorren bidez burutzen da: birringailu bat, iraultzeko gailu bat eta bahe bat. Prozesuaren lehenengo fasea kanpoan garatzen da, eta konposta lortzeko bigarren fasea estalkipean gauzatzen da. Lehenengo fasean, eta behin materiala errebisatuta, birringailua elikatzen da hondakinak nahi dugun tamainara murrizteko. Banagailu magnetiko bat erabili ostean, osagaiak nahasten dira (%75 hondakin berdeak eta %25 biohondakinak), “behar bezala ontzeko”. Lau hilabetetan hainbat parametro hartzen dira kontuan, eta epe hori igarota, konposta prest dago bahetik pasatzeko, biltegiratzeko eta erabiltzeko moduan jartzeko.   
 
Bilboko konpostegiaren argazkia

Oharrak

 Helbidea: Artigas z/g 48810 Alonsotegi 

 

 

Erantsitako agiriak

Bizkaia Maitea 2009 Udazkena: Konpostaje planta eta tratamendu mekaniko biologikorako instalazioa (222,33 KB)

Materiala eta estekarak

Gora