Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Koopera Reusing Center

Ingurumenaren Kudeaketa eta Teknologia

Ingurumenaren Kudeaketa eta Teknologia

 Zentro hau Mungian dago, Zabalondo poligono industrialean. Edozein motako objektuen kudeaketa planteatzen duen Estatuko lehen Lantegi Automatizatua da. Eraginkortasun ekonomikoaren irizpidea aplikatzen du eta honako objektuak jasotzen dira; arropa, osagarriak, oinetakoak, liburuak, jostailuak, tresna elektrikoak, etxeko tresna elektriko txikiak, bazarra, eta abar,  Berriro erabili ahal izateko. Gainera, bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonen gizarteratze aktiboa lortzea du helburu.

 
Azpiegitura estrategiko honetan edozein motako objektuak tratatzen dira, ingurumen eta ekonomia arloko eraginkortasun irizpideei jarraituz.  Produktuen bizitza erabilgarria luzatzea da hondakinak murriztuko edo hondakin gehiago sortzea prebenitzeko lehenengo bidea. “Erabili eta botatzeko” ondasunak gero eta gehiago erabiltzen diren eta gero eta modu konpultsiboagoan erosten dugun  gizarte batean, kontsumo arduratsuaren eredua sustatu beharra dago.
 
Tratamendua optimizatzeko, Koopera Reusing Center-en sailkapen eta tratamendu automatizaturako sistema bat ezarri da, ahotsa ezagutzeko teknologia sartzen duena. 
 
Lantegia irizpide abangoardisten arabera eraiki da. Horrela, bertan, herritarrak sentsibilizatzeko eta ekimen berriak proposatzeko hezkuntza eta prestakuntza jarduerak ere burutu daitezke.
 
Proiektu honek Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa izan du. Izan ere, Lantegi honek bultzada handia eman dio Euskadin ingurumen, gizarte eta ekonomia arloko garapenari.
 
Langile bat Koopera Reusing Centerren lanean

Oharrak

Helbidea: Polígono Zabalondo, Derio Bidea, nº 57. 48100 Mungia
Telefonoa: 902 54 01 54
Faxa : 94 452 16 35
 

 

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora