Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Tratamendu mekaniko biologikorako planta

Ingurumenaren Kudeaketa eta Teknologia

Ingurumenaren Kudeaketa eta Teknologia

Planta berri hori 2013ko otsailean inauguratu zuten, eta Arraiz mendiaren inguruan dago, Cantera Primitiva izeneko eremuan, Bilbon. Guztira 23.000 metro koadro baino gehiago urbanizatu dira planta eraikitzeko. Esan beharra dago planta horrek, Konpostegia konpostaje lantegiak, Zabalgarbi balorizazio energetikorako lantegiak eta Artigas deposituak hondakinen kudeaketarako “ekoparke” bat osatzen dutela. 

Hiri-hondakinak tratatzeko teknologia moderno bat da, hondakinen zati organikoaren sailkapen mekanikoa eta tratamendu biologikoa uztartzen dituena. 
 
Planta honetan egingo den prozesuak hiru atal izango ditu: hondakinak hartzea, tratamendu mekanikoa, eta lehortzea edo ontzea.
 
Zaborra jasotzeko hondakinak deskargarako beheko plataforman utziko dira eta bertatik, olagarro baten bidez, uhal garraiatzaileen bitartez prozesuan sartuko dira, aldez aurretik ikusizko lehen kontrola eta desegokien hautaketa eginez.
 
Materiala bereizteko prozesu mekanikoaren helburua balorizatu ahal diren materialak desegokiak diren materialetatik bereiztea eta materiala tratatzea da ondoren lehortu/onzteko.Materiala uhal garraiatzaileen bidez mugitzen da eta tamaina bidezko hautaketa egiten da: > 350mm, 150 – 250 mm eta 0 - 80 mm. Tratamendu mekanikoan materialak hautatzen dira. Infragorrien bidez material plastikoa aukeratzen da eta irakurgailu optiko baten bidez materialak dentsitatearen eta kolorearen arabera bereizten dira. Hondakin motak haize-kolpeen bidez bereizten dira. Era berean, indukzio eta imanen bidez burdinazko materialak eta burdinazkoak ez direnak bereizten dira.
 
Biohondakina lehortzeko/onzteko prozesu biologikoa hormigoizko tuneletan gertatzen da, erreaktoreak (7m X 5m X 27m), bertan materialen osagai biologikoak lehortu eta degradatzen baitira, gutxi gorabehera bi astez.Materiala kapatan banatzen da aurrez ezarritako 3,3 m inguruko alturara arte eta atea ixten da aireztapena lurretik automatikoki aktibatuz.Erreaktoreen aire guztia hartzen da, eta biofiltro batean usaina kentzen zaio. Tratamendu biologikoak badu bigarren abantaila bat ere: hezetasuna kentzean berotzeko ahalmena areagotu egiten da. Gainera, lixibiatuak sortzea saihesten da
 
Planta horri esker, Bizkaiko hondakin guztiak tratatu egingo dira deuseztatu aurretik, hondakinen tratamendurako hierarkiaren arabera (prebentzioa -berrerabiltzea-birziklatzea-balorizazio energetikoa-deuseztatzea). Hondakinen zatiki guztiak tratatu egingo dira zabortegira bidali aurretik. 
  
Bilboko tratamendu mekaniko biologikorako planta

Oharrak

 - Helbidea: Arraiz mendia 48002 Bilbo

Materiala eta estekarak

Gora