Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Beteluriko edateko uraren tratamendutegia

Ingurumenaren Kudeaketa eta Teknologia

Ingurumenaren Kudeaketa eta Teknologia

Arrigorriagako Beteluriko planta edateko uraren araztegi nagusia da Bizkaian. Zadorra sistemako urtegietatik datozen urak arazten ditu. Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoak bere baitan dituen udalerriei (milioi bat biztanle) hornitzen dien uraren %90 biltzen da bertan.

Tratatzeko gaitasuna segundoko 7 metro kubiko da. Urtero banatzen den kopurua urtegietan bildutako uren erdia da.

Zadorrako urtegietatik Betelurira datorren urak, kalitate bikainekoa bada ere, ezpurutasunak ditu; esaterako, partikula solidoak, magnesioa, burdina eta bakterioak. Horiek guztiak kendu egin behar dira, kontsumorako banatu aurretik.

Urak arazteko Betelurin garatzen den prozesu osoa (tratamendu aurrekoa, tratamendua eta klorifikazioa) punta-puntako giza talde eta talde tekniko batek gauzatzen du. Talde horrek milioika litro uren jarraipena egiten du etengabe eta denbora errealean, automatizazio eta teleaginte prozesuen bidez.

Uraren kalitate-parametroak prozesu osoan zehar kontrolatzen dira, bai jatorrian, iturri, ibai eta urtegietan jasotzen denean, bai araztegietan eta banaketa-sareetan. Hornidura eta saneamendu laborategiei emandako Kalitate ziurtagiriek egiaztatzen dute jarraipen zorrotz hori.

Beteluriko araztegiaren argazkia airetik (Arrigorriaga)

Oharrak

Helbidea:
Albia eraikina I ,San Vicente 8 48001 Bilbo
Hitzartutako bisitak egiteko telefonoa:
94 487 31 69 -657705312
Bezeroen arretarako telefonoa:
94 487 31 87
Web orrialdea:
www.consorciodeaguas.com
E-maila:
consorcio@consorciodeaguas.com

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora