Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Berziklatu

Ingurumenaren Kudeaketa eta Teknologia

Ingurumenaren Kudeaketa eta Teknologia

Tamaina handiko hondakinen tratamendu integrala egiten du Berziklatuk, gizarteratzeko enplegua sortuz. Bizkaiko Hiriko Hondakinen Kudeaketarako II. Plan Integralaren (2005-2016) barruan dago Berziklatu.

Hauek dira tamaina handiko hondakinak: aulkiak, oheak, armairuak, altzariak, mahaiak, koltxoiak, sofak, etxeko tresnak (hozkailuak, garbigailuak, ontzi-garbigailuak, telebistak,...) etab. Hiriko hondakinen multzo honek biltzeko modu berezia dauka, duten bolumena eta ezaugarriak direla eta.

Lantegiak bi lan-ildo ditu:

Tamaina handiko hondakinak berrerabiltzea. Berriro erabiltzeko hondakinak beste gune batera igaroko dira, berreskuratu eta salmentarako egokitzeko.

Tamaina handiko hondakinak birziklatzea. Berrerabili ezin diren hondakinak hurrengo kategorietan sailkatzen dira:

  1. Egurra: Garbia eta Zikina
  2. Etxeko tresnak: Linea zuria, linea marroia eta linea grisa
  3. Balioztagarria: Koltxoiak, Sofak, Somierrak
  4. Pneumatikoak
  5. Hondakin arriskutsuak
  6. Inerteak: Beira, garbigailuen kontrapisuak, toska sanitarioa.
Berziklatu zentroaren argazkia

Oharrak

Helbidea:
BERZIKLATU Orkonera auzoa, z/g 48530 ORTUELLA (Bizkaia)
Telefonoa:
94 664 00 82

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora