Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Ekorrepara

Ingurumenaren Kudeaketa eta Teknologia

Ingurumenaren Kudeaketa eta Teknologia

EKORREPARA gizarteratzeko eta laneratzeko kooperatiba da, eta bere konpromisoa planetaren iraunkortasuna eta natura da, tresna elektrikoen eta etxeko tresnen bizitza erabilgarria luzatuz. Proiektu hau Europar Batasuneko Equal-Ariadna programaren barruan dago, eta bazterketaren aurkako borrokan metodo berriak sustatu nahi ditu lana aurkitzeko orduan.

EQUAL, ARIADNA ekimenaren bidez Europako Gizarte Fondoak finantzatu duen “Tresna elektrikoak eta etxeko tresnak berreskuratzeko teknikaria“ izeneko prestakuntza ikastaroari esker, EKORREPARAk berreskuratutako hainbat produktu ekoizten ditu, bermearekin eta neurriko prezioan. Tresna horiek merkataritza zentro handietatik edo Garbigune saretik datoz. Garbigailuak, plantxak, hozkailuak... REZIKLETAk horiek jaso eta EKORREPARAren instalazioetara eramaten ditu. Bertara heltzen dira hondatuta dauden etxe-tresna mota guztiak.Han konpondu ostean, salmentan jartzen dira jatorrizko prezioari deskontua eginda.

EKORREPARAren helburu nagusia da baztertutako etxe-tresnak berreskuratzea. Zorrotz aztertu ondoren, horiek konpondu eta kalitate kontrolak egiten dira, protokolo zehatzak jarraituta. Horrela, produktu bikaina eskaintzen da, berme osoarekin eta prezio egokian. EKORREPARAk etxe-tresnaren esentzia berreskuratzea du helburu. Ez dira bigarren mailako funtzioak konpontzen. Hala ere, idatziz gehitzen dira konpondu gabeko funtzioak, protokoloarekin eta bermearekin batera.

Ekorrepara logotipoa.

Oharrak

EKORREPARAREN SALTOKIAK
Berziklatu lantegia:
4 eta 5 ateak, Orkonera auzoa z/g Ortuella, Tel. 688 669 878
Koopera Merkatua:
Fernandez del Campo 16 eta 18 behea, Bilbo, Tel. 944 052 680
BISITA GIDATUAK 10-15 laguneko taldeentzat:
E-maila: ekorrepara@ekorrepara.com

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora