Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Area tematikoak

  • Argitalpen-urtea: 2013
  • Egilea: Oxfam Intermón
  • Editorea: Oxfam Intermón
  • Area Tematikoa: Garapen iraunkorra
  • Azpiarea: Iraunkortasunerako hezkuntza
  • Zenbaki normalizatua: ISBN: 978-84-8452-734-3, Depósito legal-Lege gordailua: B. 2046-2014
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: Agiria

Ikastetxe eraldatzaileak Herritargo globala eta gizarte eraldakuntza

Publikazio honen abiaburua, Herritargo Globalerako Hezitzaileen Sarearen baitan eta erakunde horren batzorde estrategikoan partaidetzaz garatutako ikerkuntza prozesua da. Prozesuaren ipar-orratza galdera hau izan da: Nolako praktikak izan behar du ikastetxeak, herritargo globalaren ikusmoldetik, gizartearen eraldatzaile izateko?

Publikazio honen abiaburua, Herritargo Globalerako Hezitzaileen Sarearen baitan eta erakunde horren batzorde estrategikoan partaidetzaz garatutako ikerkuntza prozesua da. Prozesuaren ipar-orratza galdera hau izan da: Nolako praktikak izan behar du ikastetxeak, herritargo globalaren ikusmoldetik, gizartearen eraldatzaile izateko?

Sareko eta Intermón Oxfam-en herritargo globalerako hezkuntza-ereduan oinarriturik, aldakuntza-ideal horrekin partzialki edo erabat lotzen diren beste hezkuntza-eredu batzuk bildu eta horiekin dihardu kritikoki txosten honek; horiez gainera, bideragarriak diren ibilbide aldakorrak zehazten ditu, hiru mailatako praktiketatik abiatuta: irakaskuntza praktikak (ikaskuntza-irakaskuntza eremuan), antolamendu-praktikak (antolakuntza eta harremanen alorrean) eta politika-praktikak (ingurune eta gizarte eraldakuntzari dagokionez).

herritargo globalerako hezkuntza-eredua bultzatzen duen ikastetxea da, "Ikastetxe eraldatzailea", gure iritziz, herritargo globalerako hezkuntza-eredua bultzatzen duen ikastetxea da. Eredu hori sustatzen da bertako hezitzaileen eta zuzendaritza taldearen praktiken bidez, inoiz guraso elkarteek, ikasleek edo gizarteak berak bultzaturik, aipaturiko alorren batean. Ikastetxe eraldatzailea izatea ez da egoera ideal batera iristea edo bertan kristalizaturik egotea, hainbat mailatan aldakuntza prozesuak sortarazteko bidean ibiltzea baizik.

Atal guztien amaieran egiten diren galderek irakurleak bere burua ebaluatzera inbitatzen dute baina, areago, bakarka edo taldekako hausnarketa prozesu sakonagoak ernaraz ditzakete.

Deskargatu artxiboa (1,08 MB)