Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Area tematikoak

  • Argitalpen-urtea: 2007
  • Egilea: Intermon Oxfam
  • Editorea: Intermon Oxfam
  • Area Tematikoa: Garapen iraunkorra
  • Azpiarea: Iraunkortasunerako hezkuntza
  • Zenbaki normalizatua: ISBN: 978-84-8452-590-5, Depósito legal-Lege Gordailua: B.2.064-2009
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Formatua: Agiria

Protozoos insumisos Ciudadanía y consumo responsable

Hona hemen opari polita, ez-kontsumista (jakina!) eta bikoitza: edukietan hezi nahi gaitu; formetan, goxatu. Ez, noski, bera liburu atsegin edo eskuzabal izatearren; alderantziz, arduragarri gertatzen da, baina jendea, gizartea eta naturarekiko adeitsu agertzen da.

Gogoeta kritikoak funtsezko baieztapen honetatik abiatzen dira: hiria merkatu da, herritarra kontsumitzaile. Ikusmolde horretatik, kontsumo partekatu berri bati heltzeko proposamenak ez dira gutxi, ingurumena eta gizartea aintzat joko dituen eredu horrek gizakiaren gaitasunak biderkatuko dituelako.

Egungo errealitateak testua (berez, baliagarria) vademecum bihurtu du, berak erakusten duelako alor honetan bide berriak urratu beharko liratekeela, krisia (krisi eta aukera) loratu eta ekonomia gizateriaren premiak betetzea den esentzia egiazko eta bakarra mamitzeko.

Hau bezalako saiakera asko beharko dira protozoo intsumiso asko ager daitezen, kontsumoan ez ezik, ekoizpenean, banaketan, finantzetan, herrigintzan, ikastetxeetan, hedabideetan eta balorazio etikoetan ere.

Deskargatu artxiboa (1.840,33 KB)