Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Area tematikoak

  • Argitalpen-urtea: 2009
  • Egilea: Intermon Oxfam
  • Editorea: Intermon Oxfam
  • Area Tematikoa: Garapen iraunkorra
  • Azpiarea: Iraunkortasunerako hezkuntza
  • Zenbaki normalizatua: ISBN: 978-84-8452-609-4, Depósito legal: B.9.470-2009
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Formatua: Agiria

Pistas para cambiar la escuela

Gizateriarekin eta planetarekin arduratsu izango den herritargo globaleko korronte bat osatzeko, euskarriak eskolatik hasita finkatu behar dira. Gelako egunerokotasunean sinesmen horri eusten diogunok badakigu hori ez dela erraza, baina bizi garen mundu honetan aurrean jarri dizkigun erronka batzuek (pobrezia, klima aldaketa eta antzekoak) ezin dute itxaron. Egungo hezkuntza-sistemak erantzun gutxi eskaintzen du. Bestelako hezkuntza-eredua ikusi behar dugu, humanista, elkarrizketan eta elkarbizitzan oinarritua, justiziaren kezka sentituko duen, ingurunera eta mundua zabalik egongo den komunitate-eskola eraikiko duena. Erronka behinena, beraz, "izateko" eta eraldatzeko hezkuntza eraikitzea da.
Eskola aldatzeko arrastoak sailak, Desiderio de Paz Abril-en Escuelas y educación para la ciudadanía global; una mirada transformadora liburuaren edukiak jasotzen ditu. Herritargo globalerako hezkuntzaren proposamena sakon eta zabal oinarritzean urte asko eman dituelarik, autore horren oraingo liburuaren xedea ideia teorikoetarako hurrenkera, praktika eta talde-lanaren inguruko hausnarketa erraztea da, eta horrekin batera, bidezkoa bada, obra zabalago bat irakurtzera ateak irekitzea.
Atal guztien amaieran agertzen diren galderek irakurleari bere burua ebalua dezan inbitatzen dute eta, gainera, banaka nahiz taldeka, gogoeta-prozesu sakonagoak egiteko tentazioa uzten dio eskura.

Deskargatu artxiboa (5.109,78 KB)