Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Area tematikoak

  • Argitalpen-urtea: 2013
  • Egilea: Testuen egileak: Ainara Flores Compains eta Miren Askasibar Bereziartua Argazkien egilea: Ainara Flores Compains, kontrakoa esaten denetan izan ezik
  • Editorea: ENKARTERRIALDE Landa Garapen Elkartea
  • Area Tematikoa: Ingurumen arloko iraunkortasuna
  • Azpiarea: Ingurumen arloko ondarea
  • Zenbaki normalizatua: Depósito legal- Lege Gordailua: SS-1335-2013
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: Agiria

Burdinmendi-montes de hierro bide berdearen paisaien aurkezpenaren eranskina.

Dokumentu hau, Burdinmendi-Montes de Hierro Bide Berdearen paisaien ikus-entzunezko aurkezpenaren lagungarri dena, Euskal Herriko bederatzi Landa Garapen Elkartek (LGE) eta hauen artean ENKARTERRIALDEk, sustaturiko “Landa-Paisaia Atlantikoen balioa agerian jartzeko jarduerak” proiektuaren baitan garatu da. Proiektua 2011 eta 2013 bitarte garatu da eta PAISAIAren aholkularitza teknikoa izan du.
Enkarterrietan, eskualdeko landa-paisaia atlantikoak zeharkatzen dituen Burdinmendi-Montes de Hierro Bide Berdearen balioa agerian jartzeko materialak garatu dira, hauen artean 4 dibulgazio liburuxka, ikus-entzunezko aurkezpen bat eta honen inguruko azalpen dokumentu hau sortu dira. Material guztiak ENKARTERRIALDE eta PAISAIA Web orrietan eskuragarri daude gazteleraz eta euskaraz.
Dokumentu honetan, Burdinmendi-Montes de Hierro paisaien ikus-entzunezko aurkezpena burutzeko informazio osagarria biltzen da. Dokumentua diapositiba bakoitzak duen informazioan oinarrituz antolatu da. Modu honetan, eskaini nahi den informazioa aukeratu ahal izango da, hots, informazio guztia edo bisitatuko den ibilbidearen tartearena soilik.

Deskargatu artxiboa (4.359,73 KB)