Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Area tematikoak

  • Argitalpen-urtea: 2010
  • Egilea: Mercedes Herrera Gallastegui; Juan Antonio Campos Prieto
  • Editorea: Bizkaiko Iraunkortasunerako Institutoa-Instituto para la Sostenibilidad de Bizkaia.
  • Area Tematikoa: Ingurumen arloko iraunkortasuna
  • Azpiarea: Ingurumen arloko ondarea
  • Zenbaki normalizatua: ISBN: 978-84-7752-477-7, Lege-Gordailua: BI-3242-2010
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: Agiria

Flora aloktono inbaditzailea Bizkaian

Inbasio biologikoen kopurua izugarri larriagotu da azken urteotan landare-espezieak gero eta sarriago garraiatzen direlako eskualde batetik bestera. Nazioarteko erakunde batzuek, hala nola, UICN (International for Conservation of Nature), biodibertsitatearen aurkako mehatxu larrienetakotzat jotzen dituzte landare exotiko inbaditzaileak, habitaten suntsipenaren ondotik, eta zientzialariek ere horixe berretsi dute. Aurrekoa dela eta, agerikoa da egundoko premia daukagula espezie inbaditzaileak zein diren eta inbaditutako ekosistemetan zer-nolako kalteak eragiten dituzten jakiteko.

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako lan honek, batik bat, zabalkunde-asmo garbia dauka, landare-inbasioek gure lurralde historikoko biodibertsitateari dakarzkien ondorio kaltegarriez jabetu nahi duten pertsona ororen jakingura asetzeko helburuz.

Argitalpenak dakarren eduki baliagarria egileen bi urtetako lan sakon eta zehatzaren emaitza da eta, hortaz, ez dauka parerik Bizkaian. Zalantzarik gabe, hemendik aurrera behar-beharrezko tresna bilakatuko da landare inbaditzaileek sorrarazitako
ondorioak kudeatu eta landare inbaditzaileok saihestu, kontrolatu eta erauzteko neurriei buruzko erabakiak hartzerakoan.

Deskargatu artxiboa (32.194,2 KB)