Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Area tematikoak

  • Egilea: Jokin Alberdi Bidaguren
  • Editorea: Hegoa
  • Area Tematikoa: Iraunkortasun soziala
  • Azpiarea: Populazioa
  • Zenbaki normalizatua: ISBN: 978-84-89916-90-6
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Formatua: Agiria

Aspectos socio-políticos del Desarrollo Humano Local: Nuevas claves de análisis para la participación democrática y las interacciones público-privadas

Lan honek faktore eragileetan edo Tokiko Giza Garapenaren esparru sozio-politikoan sakondu nahi du, eta ikasketa-eremuak, jarraibideak eta azterketa-tresnak eskaini nahi ditu egitura sozio-politikoak eta erabakiak hartzeko dinamikak ulertu ahal izateko. Izan ere, erabaki horiek talde zehatz bati eragiten diote eta haren etorkizuna zehazten dute (Dubois, 2013:95). Helburua ez da aldaketa sozio-politikoaren xedeek eta prozesuek nolakoak izan behar duten zehaztea, baizik eta eraldaketa-prozesuak lurraldeko/tokiko testuinguruetan nola planteatu behar diren aztertzea. Hau da, pistak eman behar dira lurralde bateko eragileek eraldaketarako gaitasun politikoak izan ditzaten.
Helburu horrekin, lana bi bloke handitan banatu da. Lehenengoan, berrikusi egingo da garapen eta nazioarteko kooperazio ikasketetan iraganean eta gaur egun nola landu diren boterea, demokrazia, parte-hartzea eta gobernantza. Bigarren eta azken blokean kategoria zentraletara dedikatuko da parte-hartze demokratikoa eta Tokiko Giza Garapenaren prozesu eta emaitzen interakzio publiko-pribatuak neurtu ahal izateko.

Deskargatu artxiboa (2.142,6 KB)