Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Area tematikoak

  • Egilea: AERESS, Ecología y Desarrollo
  • Editorea: AERESS, Ecología y Desarrollo
  • Area Tematikoa: Iraunkortasun ekonomikoa
  • Azpiarea: Ekonomia iraunkorra
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Formatua: Agiria

Químicos en el hogar. Inquilinos peligrosos

Hondakin toxikoez ari garenean beti datozkigu burura industria handiak. Badakigu enpresa horiek ingurumenerako kaltegarriak diren substantziak isurtzen dituztela beren ohiko jardunean, eta are gehiago istripu kasuetan. Baina batzuetan ez gara ohartzen gure etxea bera ere substantzia toxiko eta arriskutsuz beteta dagoela. Eta kantitate txikiak izan arrean, kontrolik gabe botatzen ditugu erreketan eta lurrean. Horrek, azkenean, kutsadura arazo larriak ekar ditzake.

Gainera, horiek arnasteak, kantitate txikietan bada ere, osasun arazoak ekar ditzake, batez ere arnas, nerbio eta digestio sistemetan eta sistema immunitarioan. Substantzia batzuk ez ditu gorputzak ezabatzen eta organismoan metatuz doaz, gaixotasun larriak ere sortzeraino.
Papergintza, garbiketa eta higiene produktuak, pilak eta bateriak, plastikoak, sendagaiak, pinturak, arropa… substantzia toxikoak dituzten produktuetako batzuk dira.

Liburuxka honen bidez etxeko produktu toxikoak identifikatzen eta bakoitzerako aukera ekologikoagoak aukeratzen lagundu nahi dizugu.

Deskargatu artxiboa (973,37 KB)