Pertsona guztientzako Hiri Lagunkoiak izeneko ekimena diziplina anitzekoa da eta gizarte, hezkuntza eta udal mailako hainbat erakunderekin lantzen da; helburua hiri mailako IRISGARRITASUN arloan herritarren parte-hartzea sustatzea da.
Nerabeak dira prozesuaren fase guztietako protagonista eta mugikortasunari lotutako urritasuna duten kolektiboekin lankidetza estuan burutu dute proiektua, herritarren parte-hartzetik baztertuta geratu ohi diren kolektiboak baitira biak.