Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Area tematikoak

  • Argitalpen-urtea: 2003
  • Area Tematikoa: Iraunkortasun kulturala
  • Azpiarea: Ondare kultural-ezmateriala
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Formatua: Agiria

Declaración de San José sobre turismo rural comunitario

Adierazpena herrialde indigenen eta Latinoamerikako (Bolivia, Brasil, Costa Rica, Ekuador, Guatemala eta Peru) nekazari komunitateen ordezkariek egin zuten. Dokumentuan “Turismo komunitario iraunkor, lehiakor eta identitatedunari buruzko Otavaloko Adierazpena” delako agirian jasotako printzipioak eta gomendioak berresten ditu (2001eko iraila).Adierazpenaren arabera, turismoaren garapena honako balioetan oinarritzen da: elkartasuna; lankidetza; bizitzaren errespetua; hala nola ekosistemak eta aniztasun biologikoa iraunaraztea eta horien ustiaketa iraunkorra; parte hartzen duten eragileen arteko bidezko banaketa; turismoaren autogestioa sustatu beharra; turismoa ekonomia komunitario eta familiarraren jarduera osagarritzat hartzea; kultur arteko topaketak sustatu, Kode Etikoak ezarri, jabetzaren eskubidea bermatu eta bere lurren zein lurraldeen kontrola bermatu beharra. Azkenik, turismo komunitarioaren aldeko eragile guztiak gonbidatzen dituzte ahaleginak batu ditzaten Turismo Iraunkorreko Sarea (REDTURS) sendotze aldera.

Deskargatu artxiboa (20,31 KB)