Argitalpen honekin, Bilboalderako, hain urbanizatuta egonik, “Ingurune berdeak” daukan balio izugarria ezagutarazi nahi da. Balio hori ez datza soilik paisaian eta estetikan, ekoizpen, kultura eta ekologia mailako balioa ere bai baitauka. Orri hauetan, Bilboaldeko ingurune berdeak dauzkan baliabide nagu¬siak azalltzen dira eta instituzioek eta herritarrek hura mantentzeko, hobetzeko eta bertarako sarbidea errazteko martxan jarri dituzten ekimenak deskribatzen dira. Argitalpen hau Bizkaiko Foru Aldundiak hura balioetsi dadin lortzeko eman¬dako lehen urratsa da.