Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Area tematikoak

  • Argitalpen-urtea: 2011
  • Egilea: Diputación Foral de Bizkaia-Bizkaiko Foru Aldundia
  • Editorea: Diputación Foral de Bizkaia-Bizkaiko Foru Aldundia
  • Area Tematikoa: Ingurumen arloko iraunkortasuna
  • Azpiarea: Ingurumen kalitatea
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: Aurkezpena

Beteluri-Arrigorriagako edateko uren tratamendutegia

Adobe Flash Player Lortu

Beteluri-Arrigorriagako edateko uren tratamendutegia deskribatzen duen animazioa.

Transkripzioa

Transkripzioa:

1. pantaila

Beteluri-Arrigorriagako edateko uren tratamendutegia

“Ura edaten duzunean, gogoratu iturria”

Txinako esaera zaharra

2. pantaila

Uren partzuergoa 72 udalerrik osatzen dute gaur egun. Ur-hornikuntzaren oinarria azaleko urak, urtegiak eta ur-bilketak dira. Ziklo osoaren kudeaketa Ullibarri Ganboa eta Santa Engrazia urtegietako ur-bilketan hasten da. Urtegi horiek Zadorrako sistemaren baitan daude eta Uren Partzuergoak banatzen duen uraren %90 gordetzen dute. Ura 20 km-ko hoditerian zehar dator.

Betelurin normalean 3.000 litroko ur-emariarekin lan egiten da. Betelurin bi tratamendutegi daude eta, bereizita egon arren, aldi berean funtzionatu dezakete; I. fasea eta II. fasea deitzen zaie. Biak batera, 9.000 litro /s –ko ur-emariarekin lan egin dezakete. Ur hori guztia Bilboko metropoli-barrutian eta inguruetan kontsumitzen da; guztira, milioi bat biztanle inguru dira. Banaketa hiru lerro edo ur-hodi nagusiren bidez egiten da: Ibar Ezkerra, Eskuin Aldea-Uribe eta Arratia-Nerbioi. Lehenengo lerroak Muskizeko udalerriraino banatzen du ura. Bigarrenak Plentzia-Gorlizeraino, batetik, eta Mungia-Bakioraino, bestetik; eta azkenik, Txorierri guztira eta Larrabetzuraino. Hirugarren lerroak, batetik, Ugao eta Zeberioraino darama ura, eta bestetik, Zeanuriraino eta Arratia osora.

Ezkerreko aldean, 1. fasea deritzona dago; 1966an hasi zen martxan eta 3.000 l/s-ko potabilizatzeko gaitasuna dauka Lau dekantazio-aska karratu ditu eta hareazko 16 iragazki.
Bigarren fasea eskuineko aldean dago eta 4.000 l/s-ko potabilizatzeko gaitasuna dauka. Lau dekantazio-aska zilindriko ditu eta hareazko 16 iragazki.

Bestalde, lohiak tratatzeko instalazioak dekantazio-aska txiki bat dauka (lohiak loditzekoa) eta bertan biltzen dira 1. eta 2. fasean lortutako lohiak. Lohiak dekantazio bidez biltzen dira eta ahalik eta ur bolumen handiena berreskuratzen da, lohiaren %90 ura baita. Azkenik, iragazi, lehortu eta biltegian gordetzen dira, baimendutako enpresa batek material inerteen zabortegira eraman arte. Astean 110 edo 130 tona biltzen dira. Lohi horiek ez dute osagai bereziki kaltegarri edo arriskutsurik, baina kontrolik gabe isurtzen badira, eragin handia izan dezakete lohiak hartzen dituzten uren kalitatean: urak uhertu eta abar.

1. fasearen ezkerraldean, erregulazioko ur-gordailu aktiboa dago, 18 milioi litroko edukiera duena. 2. fasearen eskuinaldean, giltzurrun-itxurako ur-gordailu batzuk daude, 140 milioi litroko edukiera dutenak. Horiek dira egun dauden erregulazioko ur-gordailuak; horietan biltzen da ura eta gero hoditerietan zehar doa kontsumituko den lekuraino.

3. pantaila

1. KONTROL ERAIKINA

Eraikin honetan araztegiaren funtzionamenduaren eta hornidura-sare nagusiaren etengabeko jarraipena egiten da denbora errealean, automatizazio eta teleaginte sistemen bidez.

4. pantaila

2. AZPIESTAZIO ELEKTRIKOA

Goi-tentsioko zerbitzu elektrikoa elikatzeko erabiltzen da.

5. pantaila

3. ERREAKTIBOEN ERAIKINA

Kontsumorako ura zenbait etapatan potabilizatzen da eta horren helburua honakoa da:
• Desinfektatzea: eduki ditzakeen osagai patogenoak ezabatzea (birusak, bakterioak, onddoak eta abar)
• Suspentsioan dauden partikulak ezabatzea: lokatza, landare-hondakinak eta abar.
• Egon litezkeen aztarna-kutsatzaileak ezabatzea.

Prozesu horretan erreaktibo batzuk erabiltzen dira:
• Kloroa: ura –oxidazioz- desinfektatzea.
• Koagulatzailea (alumina sulfatoa) : lokatz-partikula txikiak elkarri itsatsi eta ura bota dezaten erabiltzen da; horrela, errazago bereizten dira gero.

Koagulatzailea kloroaren ostean botatzen zaio urari
nahasketa-ganberetan. Ganbera horietan urari eragiten zaio koagulatzailea nahastu dadin.

• Malutatzailea (almidoia): koagulatzailearen ostean botatzen da, sortu diren
lokatz-malutak gordailuen hondora joan daitezen eta ura zikinkeriarik gabe gelditu dadin.

Potabilizazio-prozesu guztia amaitu eta gero, beste substantzia hauek botatzen zaizkio: soda, uraren pH orekatzeko; pH horrek zertxobait basikoa izan behar du,
hodietan eta gure osasunean kalterik ez egiteko; kloroa, ura germenik gabe iritsi dadin gure etxeetaraino; eta fluorra, Eusko Jaurlaritzaren aginduz, kariesari aurre hartzeko.

Substantzia kimiko horiek guztiak erreaktiboen eraikinean gordetzen dira eta hortik kontrolatzen da, bai urari bota behar zaion dosia (aldakorra izaten da, betiere sartzen den urak dituen ezaugarrien arabera), bai biltegian dauden konposatuen egoera ere.

6. pantaila

4. URTEGIETAKO UREN SARRERA KUTXATILA

Ganberako irteeran bertan botatzen da kloroa eta urak hortik banatzen dira beste gordailuetara; horietan, erreaktiboak botatzen dira tratamenduaren prozesu kimikoa gauzatzeko (koagulatzailea eta malutatzailea).

7. pantaila

5. DEKANTAZIOA

Dekantazio-aska biribila da, eta 39 m-ko diametroa eta 9 m-ko sakonera du. Kanpai itxurako gordailu kontzentriko bat dauka eta, hor, ura azpitik sartu eta gora igotzen da. Urak zirrikitu batzuetatik pasatu behar du gora igotzeko eta hor gelditzen dira partikularik handienak. Ur garbia gordailuaren goiko aldera ateratzen da eta, partikulak, malutak bezala elkartuta, hondoan jalkitzen dira.

Ur garbiak gainezka egiten du goiko aldean dauden zuloz beteriko kanal txiki batzuetatik. Ur hori hurrengo gordailuetara doa, hots, hareazko iragazkietara.

Dekantazio-askan metalezko zubi bat dago, astiro-astiro dabilena. Zubi horrek hondoraino doan metalezko egitura bat dauka, eta horren zeregina da hondoan pausatzen den lohia garbitzea, ez dadin bertan pilatu eta berriz ere ura zikindu. Orrazi hori oso astiro dabil, hondoan dagoen lohia ez eragiteko. Lohia kontzentragailu batzuetara iristen da, eta ordu laurden edo ordu erdirik behin, txorrota batetik irteten da. Hori da dekantazio-askaren purga-txorrota.

8. pantaila

6. IRAGAZKETA

Gainezka egin duen ura konportaz erregulatutako hodi batzuetan zehar doa igerileku moduko ontzi angeluzuzen batzuetara; ontzi horiek hareazko hondoa dute, 0,9 m-ko lodierakoa, eta iragazki lana egiten dute. Ura goitik sartu eta grabitatez doa behera; jaitsi ahala, hareatzan uzten ditu lehenengo dekantazioan gelditu ez diren lokatz-malutak. Hamabost egunean behin edo hilean behin, ase egiten da harea eta ez du ura behar bezala garbitzen; beraz, hareazko iragazkia garbitu egin behar izaten da.

Hareazko iragazkien azpian ikatz aktibozko iragazkiak daude –bigarren fasean bakarrik-, eta, horrela, urak ekarri dituen aztarna balioko substantziak, urari kolore txarra edo usain edo zapore txarra eman ahal diotenak, bertan gelditzen dira harrapatuta. Tratamendu-prozedura aurreratu hori egokia da ur-baliabide nagusikoak (Zadorra) baino kalitate gutxiagoko ur gordinetarako.

9. pantaila

7. OZONO ERAIKINA

Hemen sortutako ozonoa urari nahasten zaio bakoitzak milioi bat litroko edukiera duten bi gordailutan.

Ozonoa oso oxidatzaile eraginkorra da eta urak ekar ditzakeen hidrokarburoak, pestizidak, metal astunak, birusak eta abar ezabatzeko gaitasuna du.

Betelurin, plantan bertan ozonoa sortzeko behar den teknologia guztia dago.

Ozonoa ozonizagailuetan ekoizten da. Aparatu horietan aire garbia eta lehorra sartzen da; barruan hodi dielektriko batzuk dituzte eta horien bidez korronte elektrikoa sortzen da, hau da, eremu elektriko bat sortzen da. Orduan, oxigeno lehor eta garbi hori hartu eta korronte elektrikotik pasarazten da; horrela, oxigeno molekulak disoziatzea lortzen da. Oxigenoaren ioia atomo biko molekulei lotzen zaie eta ozonoa sortzen da. Ozonizagailu bakoitzean 16 kg ekoitzi daitezke.

Beste makina batzuk ere erabiltzen dira ozonizagailuan sartu aurretik airea egokitzeko. Airea sartu eta 40 edo 60 gradutan jartzen da zeropetik, daukan lurruna likidotu eta ur-gordailuetan sartzeko. Airea drainatu eta iragazi egiten da eduki ditzakeen ezpurutasunak kentzeko.

10. pantaila

8. LABORATEGIAK

Urtean 10.300 ur-lagin baino gehiago analizatzen dira, 160.000 parametroren arabera.

11. pantaila

9. LOHIEN TRATAMENDUA

Lohiak bi putzutan biltzen dira eta dekantatzen utzi; gero, bi prentsa-iragazkitatik pasatzen dira loditzeko, eta, azkenik, kontrolatutako zabortegietara eramaten dira.

12. pantaila

10. 3. BALBULA ARETOA

Potabilizatu den ura hartu eta ur-biltegietara bideratzen da; horrez gain, hornidura-sare nagusi osora banatzen da.

13. pantaila

11. UR-BILTEGI ZAHARRA

Ur-biltegi zaharrak 18.000 m3-ko edukiera du.

14. pantaila

12. UR-BILTEGI BERRIAK

Eraiki diren azkeneko ur-biltegiek 60.000 m3 eta 80.000 m3-ko edukiera dute.

16. pantaila
Zeintzuk dira ura edangarri egiten duten parametroak?

PARAMETROA- UNITATEAK -RD 140/2003
Aluminioa- mg/l- 0,5
Amonioa -ug/l-5
Beruna- mg/l -
Burdina-mg/l-1
Clostridium Perfringens- mg/l- 250
Enterokokoa- ufc/100 ml-0
Eroankortasuna- mg/l- 2
Escherichia coli- us/cm-2500
Fluoruroa- ug/l- 50
Gogortasun orokorra (al.gr.)- ºD
Gogortasun orokorra (fr.gr.)- ºF- -
Hondar-kloro librea- ufc/100 ml-0
Kadmioa- ufc/100 ml- 0
Kaltzioa- mg/l-1,5
Kloruroa- ug/l- 200
Kromoa- mg/l
Kuprea- ug/l- 50
Magnesioa- mg/l-5
Manganesoa- ug/l-20
Materia Organikoa- mg/l-50
Nikela- mg/l- 0,1
Nitratoa- unit. pH-6,5-9,5
Nitritoa- ug/l- 25
pH- mg/l
Potasioa- col/ml- 100
22ºC Kolonien kontaketa- ug/l-200
Sodioa- mg/l-200
Sulfatoa- mg/l-250
Trihalometanoak- ug/l- 100
Uhertasuna- UNF-1

Partzuergoaren Edateko Uren Tratamendutegietan tratatutako uren egungo analisien emaitzak ikusi nahi badituzu:

https://www.consorciodeaguas.com/Web/cicloAgua/calidad_agua.aspx?CambiarIdioma=E

Deskargatu artxiboa (486,65 KB)

Ulerturta