Gidaliburu honen helburua herritarrek energiaren balioari buruz kontzientzia hartzea da. Bere edukia energiak duen balioa jakinarazteko asmo garbiaz antolatu da. Horrekin, gure bizimoduan, bai etxebizitzan zein joan-etorrietan aplikatu daitezkeen energiaren zentzuzko kontsumo-ohitura eraginkorrak ezarri beharraz jabetuko dira.
Gida honetan jarduteko aukera desberdinak eta kontsumorako jarraibide xumeak identifikatzen dira. Azken hauen bidez, naturak eskainitako baliabideak arrazoizko moduan erabili behar ditugula ulertu dezakegu.