Europako Batzordeak Europa 2020 estrategia jarri du abian, krisitik irten eta EBko ekonomia datorren hamarkadari begira prestatzeko. Hazkunderako hiru eragile funtsezko zehaztu ditu Batzordeak, eta nazioen arabera eta EBko eremuan gauzatu beharreko ekintza zehatzen bidez abiaraziko dira: hazkunde adimentsua, hazkunde iraunkorra eta hazkunde integratzailea. Horretarako, 2020 urterako asmo handiko bost helburu ezarri ditu enplegu, berrikuntza, hezkuntza, gizarte-integrazio eta klima/energia alorretan. Esparru horietako bakoitzean, Estatu kideek beren helburu propioak zehaztu dituzte. Batasunaren nahiz Estatu kideen neurri zehatzetan oinarritzen da estrategia.