Euskal Autonomi Erkidegoko Gizarte-Ekobarometroa 2011 euskal herritarrek ingurumen errealitateaz dituzten behar eta kezkak aztertzen dituen txostena da. Gizarte analisi honek administrazioari laguntzen dio ingurumen politikak, jarduerak eta programak EAEko herritarren iritziaren arabera doitzen, arlo honetan estrategia egokiak diseinatzeko herritarren hautemate eta kezkak ezagutzea beharrezkoa dela jakinda. Gizarte-Ekobarometroa 2011ren emaitzek gizartea gehien kezkatzen duen ingurumen-gaia Klima Aldaketa dela adierazten dute. EAEko hamar biztanletik bik ingurumenean duten eraginaren ardura zuzena onartzen dute. Datu esanguratsua da eta erakusten du ingurumenean kalteak eragiten dituzten kausetan herritarrak erantzukizun partekatua dutela onartzen hasiak direla.