2010. urtean, Lantegi Batuak, lanbide eta enplegu arloan ahalmen urritasunen bat duten bizkaitarren zahartze eta endekapenari buruzko ikerketa proiektu baten buru izan da. Horren xedea ekintza berriak diseinatzea da, gure erakundean lan egin eta buruko desgaitasunen bat duten pertsonen parte hartze, bizi-kalitate eta autonomia handiagoa emateko asmoz.
Dokumentu honek ondorio, erronka eta beharrizan nabarmenenak jasotzen ditu, eta gainera, irtenbideak eta tresnak ere proposatzen ditu.