Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Area tematikoak

  • Egilea: Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia -Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa
  • Editorea: Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia -Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa
  • Area Tematikoa: Ingurumen arloko iraunkortasuna
  • Azpiarea: Ingurumen kalitatea
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: Ikus-entzunezkoa

Uraren Ziklo osoa , Hondakin Uren Arazketa Galindon

Adobe Flash Player Lortu

Galindoko Ur Hondakinen arazketa prozesua azaltzen duen Bideoa.

Transkripzioa

Transkripzioa:

Azken urteetan Ur Partzuergoak saneamendurako egin duen eraikuntza-lanik garrantzitsuena, ordea, Sestaon dago: Galindoko hondakin-uren araztegia. Instalazio askok osatzen dute planta hau, eta bertatik ez da batere ur zikinik ateratzen.

Planta hau eraikitzeko lanak 1985ean hasi ziren. Galindoko araztegia erabakigarria izan da ingurumena eta gure ibai, Itsasadar eta hondartzen irudia hobetzeko.

Galindoko lanak 1990ean bukatu ziren, eta, harrezkero, 350.000 metro kubiko hondakin ur garbitzen dira egunero. Gehienezko ur emaria 12.150 litrokoa da segundoko.

Araztegi honetan bi prozesu desberdin gertatzen dira: uraren arazketa eta prozesuaren ondorioz sortzen diren lohien tratamendua.

Uraren tratamendua tamaina handieneko hondakin solidoak kenduz hasten da. Hondakin solido horiek galbahean gelditzen dira eta ez dira iragazten. Jarraian, ura biltegi batera eramaten da. Hondarrak hondoan gelditzen dira eta, haizea erabilita, koipea azaleratu egiten da.

Koipe horiek arraspaz kentzen dira, eta hondoko hondarra ponpaketa bidez ateratzen da.

Dekantazio primarioko biltegietan, uretan dagoen materia organikoa hondoan jalkitzen da, lohiak sortuz. Ura banaketa kanal batetik igaroko da, eta arazketa prozesuak aurrera jarraituko du.

Gero, tratamendu biologikoa egiten diote urari. Ura upela batzuetara eramaten da. Upela horietan bakterioak garatzen laguntzen duen oxigenazio sistema bat dago. Organismo horiek materia organikoz elikatzen dira, eta horren ondorioz, uretan disolbatutako materia gehienak desagertu egiten dira. Organismook dekantazio sekundarioan atxikitzen dira.

Uraren dekantazio prozesuetan ateratako lohiari dagokionean, loditzeko tratatu ondoren, lehortu egiten dira eta labe batzuetara eramaten dira. Labe horietan 850 gradu zentigradotan errausten dituzte. Baloraziotik sortzen den lurruna baterako sorkuntzako planta batean erabiltzen da, eta planta horrek araztegiko instalazio guztien beharrizanak hornitzeko adina energia sortzen du.

Deskargatu artxiboa (3,89 MB)