Marrazoen espeziea, gaur egun, Europar Batasuneko ur-azaleko arrantza ontzidien helburu argia da. Espainiak Ozeano Atlantikoan egindako harrapaketen %67 baino gehiago marrazoak dira. Europar Batasuneko ontzidiek marrazoen hegalak eta gorpuak porturatu arren, ekonomia arloan, horien harrapaketa Txinatiko hegalen eskari gero eta handiagoak bultzatzen du.
Hauek dira, besteak beste, marrazo espezie desberdinen arrantza ez kudeatuari buruzko txosten xehatu honetan aurki ditzakegun datuetariko batzuk. Zenbait kasutan aipatutako espezieak UICNren Mehatxatutako Espezieen Zerrenda Gorrian jasotzen dira.