Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Area tematikoak

  • Egilea: Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia -Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa
  • Editorea: Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia -Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa
  • Area Tematikoa: Ingurumen arloko iraunkortasuna
  • Azpiarea: Ingurumen kalitatea
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: Ikus-entzunezkoa

Uraren Ziklo osoa, Edateko uren arazketa Venta Altan

Adobe Flash Player Lortu

Venta Altako Uren tratamenduaren prozesua azaltzen duen Bideoa.

Transkripzioa

Transkripzioa:

Urtegietan hartutako ura lurralde honetan ura edangarri bihurtzeko dauden plantetara igortzen da, Bizkaiko orografia malkartsuan dugun hoditeria sarearen bidez.

Ur Partzuergoak bost planta kudeatzen ditu: Beteluri Arrigorriagan, Basatxu Barakaldon, Lekue Galdakaon, Garaizar Durangon eta San Kristobal Igorren. Sei planta horietan 111 milioi metro kubiko ur bilakatzen da edangarri.

Planta horietatik guztietatik Betelurikoa da garrantzitsuena. Planta horrek, uraren tratamendua egin ostean, Ur Partzuergoan dauden udalerrietako biztanle asko hornitzen du urez. Ura edangarri bihurtzeko planta honetan 7 metro kubiko ur arazi daitezke segundoko.

Zadorrako urtegietatik Betelurira datorren ura kalitate handiko baliabidea da, baina baditu ezpurutasunak: partikula solidoak, magnesioa, burdina eta bakterioak. Horiek denak kendu egin behar zaizkio urari kontsumorako banatu aurretik.

Behin plantan, hasierako klorazio prozesu baten eraginpean jartzen da ura, gai patogenoetatik desinfektatzeko. Gero, dekantazio biltegietara doa. Bertan, geldirik mantentzen da. Horrela, ezpurutasunak hondoan gelditzen dira.

Prozesu hori bizkortu egiten da urari erreaktibo kimikoak gehitzean. Erreaktibo horien eraginez, uretan disolbatuta dauden partikulak gehitzen dira. Modu horretara, koagulu astunak sortzen dira. Koagulu horiek dekantagailuetako hondoan jalkitzen dira, eta ura garbi mantentzen da azalean.

Jalkitako lohia atera egiten da. Lohia, lehortu ostean, kontrolpean dagoen hondakindegi batera eramaten dute.

Dekantatutako ura zenbait iragazkitatik banatzen da. Iragazki horietan lodiera desberdina duten hondar-geruzetatik igarotzen da. Hondar-geruza horiek partikula txikienak atxikitzen dituzte.

Kloroa gehitzea baino ez da falta, banaketa prozesuan ura edangarri bilakatzea ziurtatzeko eta pH-a doitzeko. Ura Beteluriko estazioko biltegietan dago biltegiratuta eta prest dago jadanik kontsumitzeko.

Betelurin garatzen den prozesu honetan ehun laguneko talde batek jarduten du lanean. Lan talde horrek milioika litro ur aztertzen du eta etengabeko jarraipen zehatza egiten dio. Lan hori automatizazio eta teleaginte prozesuen bidez egiten dute.

Uraren kalitate parametroak prozesu guztian zehar kontrolatzen dira. Bai ura iturri, ibai eta urtegietatik hartzen denean, bai araztegietan eta banaketa sareetan dagoenean. Urari egiten zaion jarraipena zorrotza da, eta kalitate agirien bermea du. Berme hori horniketa eta saneamendu laborategiei eman diete.

Deskargatu artxiboa (4,65 MB)