Trebes-sareak erabiltzea debekatuta dagoen arren, oraindik erabiltzen dira. Arrantza-tresneria honen bidez jazartzen den espezie komertzial nagusia ezpata-arraina da. Bere stockak gehiegizko ustiapena dauka eta beraren arrantzak ez dauka behar bezalako araudirik. Dokumentu honek Mediterraneoan trebes-sareak erabiltzeari buruzko ikuspegi orokorra eta Oceana nahiz MarVivaren kanpainaren emaitzak aurkezten ditu. Horrela, modu aktiboan lagunduko da iraunkorra ez den arrantza-tresneria hau erabat desagerrarazten.