Argitalpen honetan Ekologistak Martxan-ek 2020ari begira energia elektrikoaren sorkuntza plan bat proposatzen du, egungo eredu energetikotik beste baterako trantsizioa ekarriko duena, bidezkoagoa eta iraunkorragoa. Plangintza orokor bat aurkezten du, bertatik abiatuta ikerketan oinarritutako proposamen zehatzagoak zehazteko. Ikerketa hauek baliabideen kontsumo txikiagoa bermatuko duen etorkizuna ahalbidetzeko egin behar dira, eta, horren ondorioz, ingurumen eta gizarte inpaktu gutxiago izateko.